Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

irabazi2 1 iz irabazten den gauza.

Zure irabazi guztiez jabetuko dira. Elizen arteko biblia   Ez 23,29

Ba dakik nork jasotzen dituen negozio honen irabaziak? Josu Landa   «Odolbildua» - 145. orr.

Irabazien erdia jasoko nuela ordain gisa. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 236. orr.

Enpresen irabazien gaineko zerga.. Berria - Mundua   2004-05-16

Gastuak irabaziak baino handiagoak izango zirelako. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 191. orr.

Irabaziak, ostera, haren bizimolde apalaren neurrikoak ziren. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 50. orr.

Okerreko irabazien goseak eraginda. Elizen arteko biblia   Tt 1,11

Urtebete baino luzeago jo zuen jokoak, eta, tarte horretan, hogei margolan saldu ziren, eta ia bi milioi dolarreko irabaziak egin. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 56. orr.

Banakako interesa eta epe laburrerako irabazia. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 50. orr.

Ehuneko hamabosteko irabazia. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 139. orr.

Zein den ikastolatik unibertsitaterakoan gertatzen den galera funtsezkoena, beste gainerako irabazi ustekoek estaltzen ez duten zulo beltz esentziala. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 156. orr.

Balizko irabaziak ospatzen. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 286. orr.

Holandarrek ere horrelatsuko irabaziak ateratzen dituzte. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 15. orr.

2 (izenondoekin)

Horrekin batera, estraperloak irabazi eder askoak bideratu zizkion. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 89. orr.

Bere igarpenen bidez irabazi ederra ematen zien nagusiei. Elizen arteko biblia   Eg 16,16

Hobe ondasun gutxi zuzentasunez, irabazi handiak bidegabekeriaz baino. Elizen arteko biblia   EsZ 16,8

Bulegari asko ari dira irabazi handiko karguak eskuratu nahirik. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 474. orr.

-Ez zarete nehoiz helduko: irabazi txikiko kaka-jaleak zarete. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 74. orr.

Gaiztoak irabazi hutsalak izaten ditu, zuzentasuna ereiten duenak sari segurua. Elizen arteko biblia   EsZ 11,18

Ezkondu eta gero, baserriko irabazi ziztrina osatzeko-edo, fabrikan hasi zen. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 18. orr.

Ez nuke irabazi errazeko kargu badaezpadakorik onartuko. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 509. orr.

Merkataritzak irabazi netoa ekar diezaioke munduari. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 213. orr.

Enpresa-lorpenik gabe, ez dago irabazi kapitalistarik, ez bultzada kapitalistarik. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 388. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Denak, txiki eta handi, irabazi-gose dira, apaizak eta profetak faltsukeriari emanak. 19415

Berezko bide zuzenean ohi zion justiziak nori berea; mesede egin-nahiak edota irabazi-usteak ez zioten bide hori nahastuko edo galaraziko. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 46. orr.

Japoniako sei merkataritza konpainia handienen irabazi kopurua Hego Ameriketako herri guztien BPG baina handiagoa da. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 153. orr.

Irabazi-kostu kalkulua eginik. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 178. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Berentzat diru-irabazi izugarriak ateratzeko tentazioan erori ziren. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 88. orr.

Txanpongintzaren kudeaketak bide batez ekar ziezazkiokeen finantza-irabazi huts guztiak. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 79. orr.

Abian den iraultza teknologikoak bideratzen dituen produktibitate-irabazi izugarrietan. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 181. orr.

Produktibitate-irabaziak handitzeko lasterketa. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 182. orr.

4 irabazian adlag

Irabazian irten nintzen. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 47. orr.

Kapitalistak eta bi herrialdeetako kontsumitzaileak irabazian aterako lirateke dudarik gabe, oihala nahiz ardoa Portugalen ekoitziko balira. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 40. orr.

Ikusten duzue nola ateratzen den bat irabazian edo galduan halako ergelkeriengatik? Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 143. orr.

Har ezazu dirua eta bankuan irabazian ipini. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 37. orr.

Barruak gauza bat eta kanpoak edo goiak beste bat nahi dutelarik, barrua gelditzen da irabazian. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 18. orr.

Irabazian geratu zelakoan zegoen, batere galdu gabe. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 324. orr.

Ama euskara putatu, prostitutatu, irabazian jarri eta haren proxeneta bihurtu. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 237. orr.

Santa Luzia egunean hasten dela eguzkia arratsaldetik irabazian esan ohi da. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 475. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 11 aldiz agertzen direnak)

aise irabazi (129); aldearekin irabazi (23); aldeaz irabazi (22); alemaniarrak irabazi (12); asko irabazi (39); australiarrak irabazi (16); auzia irabazi (15); baiezkoak irabazi (11); bandera irabazi (15); bartzelonari irabazi (11); beka irabazi (11); belgikarrak irabazi (12); berriro irabazi (11); berriz irabazi (12); bigarrenez irabazi (11); bitan irabazi (19); borroka irabazi (12); bozak irabazi (82); denbora irabazi (24); dirua irabazi (22); domina irabazi (91); eroso irabazi (15); erraz irabazi (81); espainiarrak irabazi (24); esprintean irabazi (11); estatubatuarrak irabazi (14); etapa irabazi (87); etxean irabazi (24); filmak irabazi (12); finala irabazi (51); frantziak irabazi (16); frantziarrak irabazi (17); garbi irabazi (21); gehiago irabazi (96); gehien irabazi (22); gerra irabazi (17); gutxiago irabazi (14); hauteskundeak irabazi (85)

irabazi arren (50); irabazi arte (30); irabazi beharra (57); irabazi beharreko (29); irabazi ezean (12); irabazi ezinda (15); irabazi gabe (66); irabazi garbia (14); irabazi garbiak (15); irabazi handiak (19); irabazi izan (31); irabazi izana (19); irabazi izanak (29); irabazi ondoan (42); irabazi ondoren (201); irabazi ostean (152)

; irekia irabazi (11); italiarrak irabazi (16); itzulia irabazi (24); kontra irabazi (45); kopa irabazi (109); kostata irabazi (26); lasterketa irabazi (18); lehia irabazi (15); lehiaketa irabazi (48); liga irabazi (79); merezita irabazi (21); miarritzek irabazi (21); nagusitasunez irabazi (22); nahitaez irabazi (38); ongi irabazi (20); ozta irabazi (11); partida irabazi (342); partidak irabazi (143); proba irabazi (36); puntuak irabazi (12); saria irabazi (149); taldeak irabazi (83); tiraldiak irabazi (12); torneoa irabazi (26); tourra irabazi (20); txapela irabazi (30); txapelketa irabazi (113); ugari irabazi (11); urrea irabazi (28)

arazorik gabe irabazi (16); bi partida irabazi (34); bi partidak irabazi (46); bi tiraldiak irabazi (11); bigarren partida irabazi (17); bigarren taldeak irabazi (13); bost aldiz irabazi (16); bost partida irabazi (13); brontzezko domina irabazi (11); espainiako hauteskundeak irabazi (12); espainiako kopa irabazi (15); etapa bat irabazi (22); europako kopa irabazi (12); ez zuen irabazi (18); hiru partida irabazi (29); hiru partidak irabazi (31); irabazi asmorik gabeko (22); irabazi beharreko partida (12); irabazi berri du (16); irabazi edo galdu (17); irabazi eta gero (26); irabazi zituen bozak (13); irabazi zuen etapa (14); irabazi zuen proba (11); jokatu eta irabazi (23); lau aldiz irabazi (16); lau partidak irabazi (13); lehen aldiz irabazi (14); lehen partida irabazi (40); lehen saria irabazi (12); lehen taldeak irabazi (25); munduko kopa irabazi (25); munduko txapelketa irabazi (20); nahitaez irabazi behar (32); partida bakarra irabazi (17); partida guztiak irabazi (40); partidak irabazi ondoren (11); partidarik irabazi gabe (12); presidentetzarako bozak irabazi (15); sari nagusia irabazi (18); seigarren partida irabazi (11); tiraldi guztiak irabazi (35); txapeldunen liga irabazi (15); urrezko domina irabazi (28)

aise irabaziko (11); asko irabaziko (17); gehiago irabaziko (20); hauteskundeak irabaziko (11); hauteskundeak irabaziz gero (18); irabaziz gero (232); partida irabaziko (11); partida irabazita (35); partidak irabazita (19); tiraldi guztiak irabazita (11)

aurka irabaztea (14); dirua irabaztea (14); etxean irabaztea (12); finala irabaztea (13); gehiago irabaztea (11); irabaztea espero (23); irabaztea lortu (57); irabaztea merezi (15); irabaztea nahi (18); kopa irabaztea (19); liga irabaztea (23); partida irabaztea (52); partidak irabaztea (26); txapelketa irabaztea (15)

bozak irabazteko (28); denbora irabazteko (24); dirua irabazteko (39); domina irabazteko (11); eraztuna irabazteko (12); etapa irabazteko (19); finala irabazteko (27); gehiago irabazteko (15); giroa irabazteko (22); hauteskundeak irabazteko (24)

irabazteko asmoa (13); irabazteko asmoz (25); irabazteko aukera (175); irabazteko aukerak (46); irabazteko aukerarik (25); irabazteko behar (13); irabazteko bidea (14); irabazteko bidean (11); irabazteko borrokan (15); irabazteko faboritoa (42); irabazteko faboritoak (21); irabazteko faboritoen (14); irabazteko gai (57); irabazteko gogo (11); irabazteko gogoa (15); irabazteko grina (23); irabazteko hautagai (77); irabazteko hautagaia (31); irabazteko hautagaiak (18); irabazteko hautagaien (24); irabazteko itxaropena (13); irabazteko lehian (32); irabazteko moduan (31); irabazteko moduko (12); irabazteko premia (18); irabazteko zorian (13)

itzulia irabazteko (44); kopa irabazteko (35); lasterketa irabazteko (11); liga irabazteko (77); partida irabazteko (88); partidak irabazteko (24); proba irabazteko (26); puntuak irabazteko (12); saria irabazteko (17); titulua irabazteko (19); torneoa irabazteko (29); tourra irabazteko (34); txapela irabazteko (36); txapelketa irabazteko (60)

irabazteko aukera asko (14); irabazteko aukera gehien (17); irabazteko aukera izan (11); irabazteko faborito nagusia (26); irabazteko faboritoen artean (12); irabazteko hautagai nagusia (17); irabazteko hautagaien artean (18)

; asko irabazten (24); bozak irabazten (11); diru asko irabazten (12); diru gehiago irabazten (13); dirua irabazten (22); gehiago irabazten (43); gutxiago irabazten (19); hauteskundeak irabazten (12); irabazten hasi (32); irabazten saiatu (15); irabazten saiatuko (35); irabaztera behartuta (15); partida irabazten (38); partidak irabazten (20); txapelketa irabazten (12)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus