Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mespretxatu (204 agerraldi, 52 liburu eta 53 artikulutan; orobat mesperetxatu g.er.), mespretxa, mespretxatzen 1 du ad gutxietsi. ik mesprezatu.

Alde batetik irrikan nengoen, baina bestetik lotsa, ahalkea eta barre egingo edo mespretxatuko ninduzulako beldur ikaragarria nagusitzen zitzaizkidan. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 25. orr.

Zaharrak mespretxatu egiten zituen. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 88. orr.

Sistematikoki mespretxatu egin baititu [Udalak] azpikontratatutako langileak. Berria - Ekonomia   2004-10-20

"Ez ditugu mespretxatu behar literaturarik ez omen duten hizkuntza horiek” -idatzi zuen Wilhelm Humboldt erromantikoak. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 49. orr.

Baina jokabide horiek ezarritako normetatik kanpo daudenez [...] kultura dominatzaileak mespretxatu egiten ditu. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 167. orr.

Italiar mafiak, baina, mespretxatu egiten du errusiarrena: "haiena ez da mafia: guk gutxienez legeak dauzkagu, errusiarrek ez ordea". Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 14. orr.

Fisikaren legeak mespretxatzen zituzten Junker 52 erraldoiak. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 51. orr.

Batzu lausengatuz eta besteak mespretxatuz... Herria   2003-02-13

Xalotasun eta pobretasun santuaren bidea mespretxatuz eta ezereztzat joz. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 686. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Eta poz hartu behar dute, jende baxu eta mespretxatuarekin, behartsu, ahul, gaixo, legendun eta bide-bazterretako eskaleekin batera bizi izateaz. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 139. orr.

Setati mespretxatuak sentiaraziko gaituen antzerki ankerra. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 87. orr.

Jendeak entzun, konprenitu eta zerbait muntatu, partikulazki mespretxatuen alde. Herria   2004-02-19

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus