Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sinpatia 1 iz norbaiten edo zerbaitenganako sentimen beroa eta berezkoa.

Badakit, bai, Sinpatia edo Antipatia hitzak lehen aldiz sarrarazi dituzten autoreek gauzen nolakotasun ezkutu batzuk adierazi nahi izan dituztela izen horiekin. Ez da inongo alderditakoa, gizatasunari ez baitio traiziorik egin nahi, baina jende xehearenganako sinpatia du. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 267. orr.

Ezagutu zezatela hango eta hemengo irakurleek Téophile Gautierrek gureganako izan zuen sinpatia, maitasuna. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 36. orr.

Normala omen den jende horrek, homosexual edo yonki ez direnek alegia, halako sinpatia bat sentitzen zuen gaitzarekiko. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 18. orr.

Ez dugu sentitu inolako sinpatiarik irailaren 11ko atentatuan hil zirenekiko. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 290. orr.

Nik ez diot sinpatiarik Vlaams Bloki, baina nire ustez bistan da prozesu politikoa dela. Berria - Mundua   2004-03-20

Horrek guztiak diskurtso populista, demagogiko eta faltsuekin nazkatuta zegoen jendearen sinpatia eta afektoa piztu zuen. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 91. orr.

Begi-bistakoa baitzen, ETAk halako sinpatia sortzen zuela herriko jende askorengan. Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon» - 118. orr.

Handik onik irten nahi banuen, eskuratu beharra neukala nolabait ikusleen sinpatia. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 195. orr.

Bokazioen, sinpatien, gustuen, ikasbideen, zirraren berdintasun bitxi horrek lotu egiten ditik bi pertsonak, eta patu berdina ezartzen ziek. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 127. orr.

Marisaren lagun gizonezkoek erakusten zizuten sinpatiaz gogoratzen zara eta Marisaren irribarre alferraz, begirada triste ironikoaz. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 98. orr.

Andresek esaten zuen jendaila zikin bat baizik ez zela hura guztia, ez zuela merezi ez sinpatiarik ez errukirik. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 118. orr.

Sinpatia handiagoa diot biriketako gaixotasun kroniko bat zuela jakin nuenetik, hortik atera kontuak sinpatiaren bideskak zein bihurriak diren. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 82. orr.

Maite-jolasak, musutxoak eta sinpatiazko irribarretxoak. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 321. orr.

Anaia bat bezala maite izan dudan gizona, bihotzak beti sinpatia eta adiskidetasuna zabaldu dituena, jende errugabearen masakrean partaide izatea, ezta pasiboki ere, ez da posible. Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor - 31. orr.

2 (izenondoekin)

Victor Hugok sinpatia handi adina deskontzertuz ikusi du Euskal Herria. Ekonomia eskolan zurekin ibilitako neska bat hurbildu omen zitzaizun sinpatia handiz. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 42. orr.

Ez gero nigandik sinpatiarik txikiena ere espero, David, ezta beste inorengandik ere. Gure artean, David, nire sinpatia osoa duzula esan behar dizut. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 58. orr.

Jose Javierren sinpatia naturala. Iban Zaldua   «Itzalak» - 52. orr.

Hasieran Dembari zion higuina sinpatia sendoa bihurtu zen. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 144. orr.

Dagoeneko ez zen lehengo sinpatia txeratsu eta lotsati hura, hain gozoa; abere-maitasun bat zen orain. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 303. orr.

Edo, besterik gabe, sinpatia kontrolaezina ote zen harena? Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 81. orr.

Keriken izendapenak areago agertzen du Bush bere kabinetea sinpatia politikoetan eta leialtasun pertsonaletan oinarritua atontzen ari dela. Berria - Mundua   2004-12-04

Emakumearen sinpatia intelektualen baitan dago hori. Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde - 78. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Naturala dela dio, halaber, lagun hurkoarekiko sinpatia sentimendua, eta baita kulpa sentimendua ere. Itsuskeria baten erruduna zarela onartuz gero ezin espero sinpatia-keinu oldeak ordainetan. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 76. orr.

Komentarioaren transkripzioak adeitasuna adieraz lezake, sinpatia keinu bat berarekin geundenon aldera. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 113. orr.

Ez zen ondoan gustura sentitzen nintzen lehenengo neska izango, seguru aski, baina gutxitan sentituko nuen aurretik horrelako sinpatia-uhina. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 114. orr.

Euskararen arazoa, hizkuntz komunitatearen arazoa, erdal komunitateekiko harremana, erdal komunitateekiko sinpatia prozesuak. Berria - Euskal Herria   2004-04-16

Sinpatia giro hunkigarria zen. Itxaro Borda   «Hiruko» - 18. orr.

4 bi sistema edo gorputzen arteko erlazioa, bataren aldaketa batek bestean aldaketa bera eragiten duenean.

Batzuetan, iruditzen zitzaidan berehala hartzen zuela lekuen, jendearen eta eszenen giro edo umorea, istanteko sinpatiaz edo imitazioz, sentiberatasun deitu lekiokeena baliatuz baino areago. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 228. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

halako sinpatia (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus