Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

otsail 1 iz urteko bigarren hilabetea.

Otsail hartan ibaiak gainezka egin zuen. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 112. orr.

Otsail edo martxo aldera errunaldia gertatzen da, eta uztailaren bukaeran habia uzten dute amiamokoek, neguan itzultzeko Floating Cities 1991ko otsailean argitaratu zen, eta laster igo zen Ingalaterrako liburu salduenen zerrendetan gora. Berria - Euskal Herria   2004-01-17

Badaki, bai, otsailak izotz mortalak ekartzen tarteka. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 60. orr.

Eguzkia atera bai, baina zenbat fida leike otsaileko eguzkiarekin? Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 63. orr.

Eta, eskuinean, latsaz bestaldean, herriko etxe urdinskek, otsaileko arrastiri hartan bestetan baino askoz beltzaireago. Txillardegi   «Putzu» - 384. orr.

Otsaileko loreak ez du sagarrik ematen. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 50. orr.

ADECCOK kontabilitate arazoak agertu ditu eta mozkinen argitaratzea atzeratu du otsailak 4 dituen arte. Berria - Ekonomia   2004-01-13

ik beherago 4. 20521

Nafarroako egungo artista plastikoen lanaren aukeraketa garrantzitsua egongo da otsail osoan. Berria - Kultura   2004-02-03

Otsailaren erdia da, eta etxerako ardoketan izandu naiz Nafarroako Gares aldean. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 91. orr.

Otsaila dagoeneko. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 66. orr.

Otsaileko elurrak ongarri hoberena balio du. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 78. orr.

Otsaila bero, negua gero. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 64. orr.

2 (izenondoekin)

Otsail gogorra New Yorkekoa. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 180. orr.

Holako otsail hotzetan denak ere hobeki litezke etxeko berokian. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 7. orr.

3 (-en atzizkiarekin, datetan)

Munich. Asteartea, 1939ko otsailaren 21a. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 139. orr.

Gaur igandea duk, otsailaren 20a. Txillardegi   «Putzu» - 282. orr.

Urte horretan, otsailaren 27an. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 86. orr.

Juan Pedro Aladro Kastrioti Perez de Velasco 1914ko otsailaren hogeian hil zen. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 239. orr.

Otsailaren 18an, goizeko seietan, inolako epaiketarik gabe. Txillardegi   «Putzu» - 174. orr.

1935eko otsailaren 5eko goizaldean. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 43. orr.

Urtarrilaren 21etik Otsailaren 17rako 28 egunak besarkatzen ditu basa-lizarrak. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 37. orr.

Otsailaren 6a: Jorge Olavarriak honako hau idatzi zuen El Nacionalen: [...]. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 42. orr.

Otsailaren 1ean, gauean oherakoan. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 53. orr.

Herrialde askotan egin ohi zen festa otsailaren lehen eta bigarren egunotan, bien tarteko gauean, batik bat. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 53. orr.

4 (-k atzizkiarekin, datetan, aposizioan)

Igandean, otsailak 15, Ravel entzuntegian, xuberotar kantari batzu. Herria   2004-02-05

Ortzirale huntan, otsailak 2, aratsaldeko 4-etan, Baionako diosesak bere gune berezia idekiko du Internet sarean. Herria   2001-02-01

Historiaren alde batzuk ez zaizkit oraindik errebelatu; gaur, 1944ko otsailak 3, honelatsu dakust. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 97. orr.

Osteguna, 1944ko otsailak 3. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 191. orr.

Antzerki hori berrerakutsia izanen da Altsasun (urtarrilak 29), Bilbon (otsailak 7), Getxon (otsailak 10), Andoainen (otsailak 11), Gasteizen (otsailak 23), Elorrion (otsailak 25), Iruñean (martxoak 4), Azkoitian (martxoak 5) eta Luhuson (martxoak 6). Herria   2005-01-20

5 (-k atzizkiarekin, datetan)

Otsailak 9, tradizio eta jaiera handiko Apolonia Alexandriako santaren eguna daukagu. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 64. orr.

Eguna: Otsailak 4a. Berria - Kultura   2006-02-07

Otsailak 20, Euskaldunon Egunkaria itxi zuteneko eguna, memorian gordetzeko eguna. Berria - Euskal Herria   2004-02-22

6 (-ko atzizkiarekin egunak-edo markatzeko)

Otsaileko lehenbiziko igandean, Migel Mailu eta haren ala-ba Katalina, eliza berriko kide egin ziren Garrüzeko kaperan. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 88. orr.

7 (hitz elkartuetan)

Aurtengo Otsail Ostegunek aitzinekoen pareko arrakasta eta maila erakutsi dute. Herria   2005-03-03

Aurresku xapelgoa egin da Ordizian, otsail hastapen huntan. Herria   2003-02-13

Orduan esandakoa berretsi egin zuen otsail hasieran. Berria - Gaiak   2004-02-14

Lau urtez behin beste egun bat gehiago ematen diogu otsail bukaeran, galdu ditugun oren eta minutuak berreskuratzeko. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 28. orr.

Lehenbiziko negoziaketak bururatu ditu Postak Hiriburuko kantonamenduko hautetsiekin otsail ondarrean. Herria   2004-04-01

· Otsail azkenean denak lanean ezarri gintuzten. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 127. orr.

Gasteiztarrek Superligako finalerdiak jokatuko dituzte, otsail erdi aldera, Otsail azken arte, lanxkila batzuk baizik ez nituen egiteko, baina laster denentzat izan zen lan. Berria - Kirola   2004-01-20

Otsail erditsu hortan, 55 herritar elgarretaratu dira Noblianean, parropiak gomitaturik, bazkari on baten gozatzeko. Herria   2004-02-26

· Otsail-Martxoetan zuri-beltzez egindako lehenbiziko margolanek barne-bulkada bortitzak adierazten zituzten: amorrua, beldurra, etsipena, aztoramena. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 35. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

otsail aldera (4); otsail hasieran (5); otsail hotz (3); otsail ondar (3); otsail ostegunak (25); otsail ostegunean (4); otsail osteguneko mintzaldiaren (3); otsail ostegunen (3); otsail ttikia (5); otsail ttikiak (3); otsail ttikiaren (4)

otsaila amaitu (4); otsaila arte (14); otsaila bitartean (9); otsaila eta martxoa (5); otsaila zen (3); urtarrila eta otsaila (3)

aurtengo otsailaren (7); datorren otsailaren (30); datorren urteko otsailaren (3); heldu den otsailaren (16); helduden otsailaren (10); iazko otsailaren (27); iragan otsailaren (25); joan den otsailaren (52); joan zen otsailaren (6); joanden otsailaren (3)

otsailaren azken aldera (3); otsailaren batean (3); otsailaren bigarren (5); otsailaren bukaera (6); otsailaren bukaera aldera (3); otsailaren bukaeran (8); otsailaren erdialdean (4); otsailaren hasieran (19); otsailaren lehen (5); otsailaren lehena (8); otsailaren lehenean (13); otsailaren leheneko (5)

pasa den otsailaren (3)

otsailaz geroztik (12)

aurtengo otsailean (10); datorren otsailean (6); datorren urteko otsailean (6); egin du otsailean (3); hasi zituzten otsailean (3); heldu den otsailean (3); helduden otsailean (7); iazko otsailean (25); iragan otsailean (18); iragan urteko otsailean (3); joan den otsailean (38); joan zen otsailean (8); joanden otsailean (4)

otsailean argitaratu (4); otsailean atxilotu (3); otsailean bertan (4); otsailean bilbon (3); otsailean egin (7); otsailean egindako (4); otsailean egingo (6); otsailean eta martxoan (5); otsailean gertatu (3); otsailean hasi (22); otsailean hasi ziren (7); otsailean hasiko (11); otsailean hasiko da (6); otsailean hil zen (4); otsailean izan (8); otsailean izan zen (4); otsailean izango (3); otsailean onartu (9); otsailean onartu zuen (5); otsailean onartutako (3); urtarrilean eta otsailean (10)

otsaileko azken asteburuan (3); otsaileko bozetan (3); otsaileko datua (4); otsaileko egun (5); urtarrileko eta otsaileko (3)

otsailera arte (12); otsailera bitartean (4)

iazko otsailetik (6); otsailetik aurrera (13); otsailetik maiatzera (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus