Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gaiztagin (Egungo testuen corpusean 408 agerraldi; orobat gaixtagin Egungo testuen corpusean 207 agerraldi ) iz 1 gaizkilea.

Armada okupatzaile berez handiak are segizio handiagoa ekarri zuen berekin: eskaleak, gaiztaginak, iruzurtiak, pailardak, putazainak, bilaketariak, kausitzaileak eta mota guztietako harrapariak. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 38. orr.

Bozek beti gauza bera errepikatzen zuen: ez naiz ohiko gaiztagina, herriaren aldeko borrokalaria naiz; ni arrastaturik ere, milaka daude sasietan ene ordezkatzeko prest. Itxaro Borda   «Hiruko» - 47. orr.

Giza eskubideak begiratzen ez dituzten gaiztaginen epaitzeko auzitegiak. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 81. orr.

Tiroketaren egileak gaiztagin arruntak direla frogatuko balitz. Berria - Euskal Herria   2004-06-11

Umeek ezin gaituzte miretsi gaiztagin gogorrak baikinan, neska gazteak ezin litezke kriminalaz maitemindu. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 176. orr.

Eta zenbat jende handiren izenak ez dira aurkitzen gidaliburuaren orrialdeetan, batzuk saindu bezala ezarriak, besteak gaixtagin hutsak! Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 145. orr.

Laburtuz: Justizia horixe da: gaiztagina zigortzea. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 261. orr.

Bi hauei gaiztagin elkarteko kide izatea leporatzen zaie, baina ez armak eta lehergailuak edukitzea. Berria - Euskal Herria   2004-10-09

· 2 izond gaizkilea.

Maiz gazte gaiztaginei zakurra ematea hezibide ona gertatu izan da. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 47. orr.

Gizon gaiztaginak bildu zitzaizkion eta lapurretak egiten laguntzen zioten. Elizen arteko biblia   Epa 11,3

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta gaiztagin (3); gaiztagin baten (3); gaiztagin elkarteko (16); gaiztagin elkarteko kide (15)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus