Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mestizo (orobat mestizu g.er.) 1 izond/iz arraza ezberdinetako gurasoengadik datorrena.

Rowling, Harry Potterren sortzailea, seigarren hori idazten ari da egun, eta iragarri du jadanik izenburua: Harry Potter and the half blood prince (Harry Potter eta printze mestizoa). Berria - Kultura   2004-12-01

Gondorko gizakiak zirela esaten zuten, baina egia esateko, mestizoak ziren. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 18. orr.

Baina coloureds edo mestizoak kexatu egin dira haiek baztertuta segitzen dutela. Berria - Mundua   2004-04-14

Neska gazte bat errepiderantz zihoan; mestizo eder-eder bat, hogei bat urtekoa, garaia, liraina, lianaren tankerakoa gorputza. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 507. orr.

2 guraso indiar eta espainoletik Amerikan jaioa.

Mestizoa da Humala, herrikide gehienak bezala, eta Ayacuchon jaio zen eskualde behartsuenetako bat da. Berria - Mundua   2006-01-18

Erdian: mestizoak, mulatoak, kuarteroiak eta kinteroiak. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 20. orr.

Blufildarrak kalean: beltzak, mestizoak, zuriak, txinoak, arabiarrak, indioak; Indiakoak zein bertakoak. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 23. orr.

· Bahiako tabakoaz, kafe ugaritasunaz, Rio de Jaineiroko milioi eta erdi biztanleez, Pernambucoz eta Sao Pauloz irakurtzen aritu naiz, Amazonas ibaia ahaztu gabe: beltzak, mulatoak, mestizoak, %50etik gora analfabeto, eta malaria. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 286. orr.

3 irud/hed

Ez dute inoiz ikusi iturriei darien ur hezia baizik, etengailuari emanik bonbillei darien argia baizik, urkilen bidez eutsitako zuhaitz mestizo, bastartak baizik. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 255. orr.

Arlo teorikoan, era berean, ganberak euskal nortasuna «plurala eta mestizoa» dela kontuan izatea eskatu zuen. Berria - Kultura   2004-11-04

Jeinu espainola mestizoa- munduko hiru jeinuen sintesi eta harmonia da: orientala (arabiar eta juduek egin dutenagatik), mendebaldarra (bisigodoei eskerrak), eta erromatar-kristaua. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 265. orr.

Oso hiri mestizoa. Berria - Kultura   2004-04-18

Denborarekin sorkuntza mestizoaren aktore garrantzitsu bilakatu da musikaria, hain zuzen ere. Berria - Kultura   2004-11-11

Klararen etxea alderdi argi-ilun mestizoan zegoen, non Alde Zaharreko mendeetako herdoil goibela Zabalguneko zabor plastifikatu distirantera isurtzen den. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 254. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus