Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

meta1 1 iz zelaietan-eta garoz edo belarrez egiten den pila, haga baten ingurura biltzen dena.

"Edozein belar pila ez baita meta", gogoratzen digu Lertxundik, Mitxelena aipu. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 19. orr.

Belar pila galanta egin dugu, bai, baina non dago meta? Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 21. orr.

Eta Gandalfek eragozteko aukerarik izan aurretik, zuzia metaren gainera bota zuen. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 159. orr.

Metak eta azaoak nagiki edo bizkor egin, axola gutxi berari. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 384. orr.

Baserri giroko auzo-liskarretan, metari meta, munta gutxiko lapurretek sortu ohi dituzten elkar hiltzerainoko sestrak. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 114. orr.

2 lurrean gauzak elkarren gainean jarriaz egiten den pila.

Meta erraldoi haiei, sua pizten zuten ijito eta diamante-lapurrei, eta zeruari. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 214. orr.

Liburuak lurrean egon ohi ziren, meta txikitan pilatuta. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 117. orr.

Hozkailuaren gainean gaueko postrea zegoen: esnegain irabiatuzko meta handi bat eta azukrezko bioletak. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 16. orr.

Zabor-poltsaz osaturiko meta batera igota. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 70. orr.

Lurrean, meta nahasi bat osatuz, Malfoy, Crabbe, Goyle eta Marcus Flint -Slytherin taldeko kapitaina- zeuden, eta beren jantzi beltz, luze eta txanodunak erantzi nahian ari ziren ahaleginean. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 215. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bada ere laborari etxe baten maketa, etxea bera iratze meta batzu ondoan. Felix gari-metako txolarrea baino aiseago hazi zuten Yusupovtarren jauregian. Herria   2003-07-17

Su-metaren erdiko makilari katez lotua. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 439. orr.

Bide bazterrean harri meta bat ageri da. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 108. orr.

Urkabearen aitzinean, egur-meta bat, gurutze batez koroatua. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 432. orr.

Migel Mailuk Urdazubiko monasterioan ikusia zuen liburu meta, sei-zazpi bat. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 71. orr.

Kanpamentuaren eskuma aldera zegoen lur meta. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 136. orr.

Ongarri metaren gainean goseak hilik dagoen txori erregepittittaren pare. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 132. orr.

Ohe bakarra lorezko edredoiduna, arropa meta galanta gainean zuena. Gure bagoia geltokitik urrun, bazter batean utzi zuten, ikatz meta baten ondoan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 171. orr.

Itsasbeherak agerian utzi duen harkaitz meta baten kontra jotzen du zakar itsasoak. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 147. orr.

Adreilu metaren ondoan Jabi, makurtuta. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 9. orr.

Zer zegoen txatarra meta haietan? Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 29. orr.

Gero, sare-meta berdeen artean ezkutatu zen. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 217. orr.

Bi errealekoen kopuru txipiak biltzetik datorren diru meta handia. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 186. orr.

Lantokira ailegatuz geroztik sei aldiz irakurria nuen Isabel Sanjoseren kaka-meta. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 218. orr.

-Mila kaka meta, non haiz, haur satan hori! Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 165. orr.

Sufrikario meta dorpe erraldoia, hutsune ñimiño iheskor bilakaturik. Txillardegi   «Labartzari agur» - 13. orr.

Urrunago ikusten dituzte hilotz metak eta metak, gure lagunak, erretzekoak zirenak oraino. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 112. orr.

Mendiaren azken bizkarrek sator meta alimale batzuk dirudite, lerroz lerro eraikiak. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 59. orr.

4 metan meta bat osatuz.

Kexu errea nintzen; sukaldeko mahaiaren izkinan, hozkatu azal gurintsuak metan zeudela ikusi nuen. Itxaro Borda   «%100 basque» - 154. orr.

San Bernateko zelaian metan utziak diren puskek min biziaren arriskua hedatzen dutela auzo gunean. Herria   2004-09-23

Etxez etxe amoinatu oihal beilegiak kantoi batean zeuden, metan. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 24. orr.

Jendea metan bizi da hiri handi horietan eta hiri horien inguruetan. Herria   2003-11-06

5 belar meta

Lasterka batean zeharkatu genuen ibaialdea, ihesi, eta belar-meta baten hondoan aurkitu genuen ezkutalekua. Belar-meta haren aterpean babesturik. petrolio ponpak eta belar metak eta gizon bat orga batean geldi-geldi, euliez inguratuta. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 69. orr.

Belar iharra eta laboreak usteldu egiten ziren; gari-azaoak eta belar-metak simaur bihurtzen ziren. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 178. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

belar meta (7); diru meta (10); diru meta gaitza (3); errauts meta (3); harri meta (5); kaka meta (3); lasto meta (3); liburu meta (8); lur meta (3); meta baten gainean (4); meta handi bat (3); meta handiak (3); meta txiki (3); paper meta (4); txatarra meta (15)

liburu metak (6)

metaren gainean (6); metaren gainera (3); metaren ondoan (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus