Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

metafisiko 1 izond metafisikarena, metafisikari dagokiona.

Jainko hau printzipio logiko eta metafisiko bat da, munduaren azalpen razionalerako ezinbestekoa. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 79. orr.

Jainko metafisikoak alboraturik, esan dezagun, giza arrazoia jainkotzeko. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 32. orr.

Kontzeptu metafisiko gehienak mahai gainean jartzen ditu Aristotelesek: substantzia, subjektua, izatea, materia, forma, nolakotasuna, kategoria, jainkoa, kausa lehena, potentzia, oinarria,... Askoren artean   «Filosofiako gida» - 181. orr.

Ez ezazu pentsa zientzia metafisikoa izan denik jende arruntagandik urrundu den bakarra. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 61. orr.

Platonen kutsuko espekulazio metafisiko eta teologikoa. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 61. orr.

Beharrezkotasuna kategoria metafisikoa da. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 171. orr.

Razionalismoak ikusmolde metafisiko bat ezkutatzen al du? Askoren artean   «Filosofiako gida» - 112. orr.

Oiloari ematen dio filosofoak lehentasun metafisikoa. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 46. orr.

2 irud/hed

Abertzaletasunaren inguruan, filosofo metafisiko txar batzuek eta haien ikasle txarrago batzuek, diferentziaren eraikuntza "erlatiboa" bigarren esanahi horretan garatu digute. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 152. orr.

Hemezortzigarren mendeko kartografo metafisikoek zatitu egin zuten unibertsoa. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 306. orr.

Hori, argi eta garbi, espekulazio metafisikoa da, eta espekulazio metafisiko gehienek bezala, ikusteko gutxi du bizitza errealeko benetako gertakariekin. Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde - 42. orr.

Uste zuen hizkuntzak sustatzea Espainiako historiaren aurka joatea zela, Espainiaren batasun hori naturala zelako, metafisikoa. Berria - Kultura   2004-05-23

Politikan osagarri metafisikoa sartzeak oinazea baino ez dakar. Berria - Harian   2005-08-25

Filosofo madrildarra holakoxe samintasun metafisikoetan txirtxirtzen bizi den bitartean, [...]. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 197. orr.

Hizkuntzaren aberriak oinarri metafisikoak dauzka halako proiektuetan. Berria - Euskal Herria   2004-11-04

Ikara ere metafisikoa bilaka daiteke. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 155. orr.

Oteizaren kubo metafisiko bat baino zurrunago geratu zen, espazio-denboratik at. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 220. orr.

Historiaurre eta hitz-aurreko paradisuan, estetikaren tenpluan, euskal arimaren baratze metafisikoan. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 136. orr.

Edozer esplikatuko zenuke zuk, argazki zatiren batek ere edukiko luke zuretzat hausnarketa metafisikorako gairik. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 22. orr.

3 iz metafisikaria.

Gizadia dena bat da, dio metafisikoak. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 151. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

metafisiko edo arrazionalean (3)

gai metafisikoak (3); hastapen metafisikoak (4); kutxa metafisikoak (3); meditazio metafisikoak (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus