Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

otzandu (orobat otxandu g.er.; Hiztegi batuan otzandu agertzen da), otzan(du), otzantzen 1 da/du ad otzan bihurtu.

Esklaboen artera botatako emakumea ez zen otzandu; alderantzizkoa gertatu zen, ordea. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 169. orr.

Amak jenio bizia zuen -urteak aurrera, asko otzandu da-, eta ni ez naiz isiltzeko jaioa -urteak aurrera, petralagoa naizela esaten dit amak-. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 29. orr.

Otzanduko duk orduan [gizona], txuria zintzurrean ipintzen diodanean! Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 123. orr.

Egunero esaten zenioten gogor jokatu nahi bazuen bazenekitela jendea otzantzen. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 105. orr.

Jendeak aulkian eserarazi eta otzandu zuen. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 124. orr.

Lehengusu iharrak bazuen festa haren berri, baina ez zuen ezer esaten Campione azkarrak jakin baitzuen nola otzandu. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 193. orr.

Zorionekoa, bere jauna otzandu eta egiazko bizira bideratu zuen emakumea! Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 304. orr.

33 urte ditu, baina urteek ez dute otzandu borroka egin behar denean. Berria - Kirola   2004-04-08

2 (animaliak)

Pizti bihozgogorra otzandu egin zen Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1153. orr.

3 (gauzak)

Atertu du, otzandu da eguraldia eta, laino artetik kukuka hasi eta gero, eguzkia nagusitzen ari da. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 108. orr.

Urdinek bera kargatu zutenean ez zuen amorerik eman, eta pilota baztertuz Otxandoren indarra otzandu zuen. Berria - Kirola   2006-02-26

Eneko Karrera Gipuzkoako EHNEko lehendakariaren arabera, administrazioaren baliabideak kudeatzeko esleipena «EAJren kontrolpeko» Abelur enpresaren esku utzita, aldundiak sektorea «otzandu» nahi du. Berria - Ekonomia   2004-12-21

Ondorioz, hiriaz kanpoko landa-eremu zabala otzandu gabeko lur basatia besterik ez zen. Berria - Kultura   2004-02-17

Kapitalismo basati baten nagusitasunaren ifrentzua baizik ez da estatuek ageri duten geldotasuna, Mendebaldeko aldi keynestarraren ezaugarri ziren gizarte-konpromisoek otzandu gabeko kapitalismo horrena. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 140. orr.

Hedabide hori otzantzeko saiakeratzat hartzen baitu laguntza eskaintza. Berria - Euskal Herria   2004-11-28

4 (era burutua izenondo gisa)

Garai bateko harrokeriak apalduta agertu zaigun buruzagi otzandua. Zeuk ematen zenidan zeure burua opari, piztia otzandu baten gisan, nahieran joka nezan. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 154. orr.

Oihuxka batzuk egin zituen Adelak, handik gutxira, itotzear zegoèn tigre otzandu bat iduri. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 215. orr.

Landare otzanduak, etxekotuak, kalterik egiterik ez dutenak, hain dira gizenak. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 252. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus