Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ibar 1 iz bi mendialderen arteko tarte aski luzea. ik haran.

Haren aurrean amildegi sakon bat irekitzen zen, eta hantxe hasten zen ibarra. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 62. orr.

Lotek, beraz, Jordan ibar osoa aukeratu zuen beretzat eta ekialderantz jo zuen. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 42. orr.

Sakanako ibar guzia ikusten da Iruneraino, gure aintzinean San Donato mendia. Herria   2003-07-10

Baigorri, aspaldiko Baigorri, mendiz inguratua, ibar erditik doan ibai gorri hartaz aberastua. Herria   2001-07-05

Longidako ibarrean eraikitako hormaren itzala zabalegia izan da ibarreko herritar gehienentzat. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 16. orr.

Hirugarren zutabe hori bat-batean agertu izan ez balitz hegoaldetik Jeniseiko ibarrean zehar. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 394. orr.

Biduzeko ibarrean barna. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 94. orr.

Zibilizazio Sinikoa Ibai Horiaren ibarrean sortu zen. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 421. orr.

Brigada hau gatazka latzak egina zen alemanen aurka Garonaren ibarrean. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 112. orr.

Handixe, 4.050 metroko garaiera hartatik, Sewasten herrixka igarri nuen arras gibelean, ia ibar osoa estaltzen zuen gandu batek erdi ezkutatua. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 83. orr.

Ibarrez ibar eta muinoz muino. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 46. orr.

· Orba ibarreko Barasoainen. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 12. orr.

Hirugarren zutabe hark, mendien oinak inguraturik, Jenisei ibarrean behera jo eta bide nagusia hartu zuen Alsalevsk parean. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 366. orr.

Baztan ibarra, Bazuen bestalde anaia bat biziki trebea, esposatu zena Artze Ibar Hiriberriko Porkaxoinera. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 56. orr.

2 (izenondoekin)

Ibar aberatsak eta eskualde hartako guztiko malda emankorrak. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 136. orr.

Ibar sakon bat da, zintzur estu bat bi malda harkaiztsu, basoz bete, handiren artean. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 206. orr.

Andeen magaleko ibar galduren batean. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 29. orr.

Gure azpian harea, ibar lau bat muino artean, harkaitz-muinoak nonbait, dena erabat soildua, basamortu... Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 27. orr.

Noizean behin, ibar zabal bat, herri ketsu baten kokaleku. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 397. orr.

Hilerri horretatik ibar zabal-zabal bat, paisaia atsegina eta artzain-tankerakoa ikusten da. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 225. orr.

Ibar luze-zabalak dirudite, ibai ondoko baratzeak, Jaunak ur-ertzean landaturiko aloe edo zedro arbolen antzeko dira. Elizen arteko biblia   Zen 24,6

Ibar beltz-ilunetan banabil ere, ez dut inolako gaitzen beldurrik, zu nirekin baitzaude. Elizen arteko biblia   Sal 23,4

Gure Erregek laguntzen dituela errentaz eta diru saritan, Pirinioetako ibar hertsiak zaintzen dituztelakotz luteranoen aitzi. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 212. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ibar edo haran zola zabala delarik, "naba" deitzen dügü zübereraz. Herria   2003-02-20

Mendi muinoetan errauts gaizto batek jotzen zituen, alabaina, gure ameztoiak, gaztaindegiak ala mahastiak, eta ibar-zelaietan hesten ziren ilagindegiak, oihalgindegiak eta larru-apaindegiak. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 111. orr.

Oasi xume batean bizi da gizateria osoa, ibar-zoko berde batean, eta beronen adar-atal bakanetan. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 295. orr.

Bortziriak eta Malerreka inguruetan, Bidasoa ibaiaren ibar inguru horietan. Pello Zabala   «Zeruan zer berri» - 122. orr.

4 irud

Esadazue, anaiok, zer dela-eta etorri zarete hona, eta zergatik igo zarete hain azkar errukarrien ibarretik argitasunaren mendira? Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 915. orr.

Negar-ibar honetan negar egin dezaten. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 220. orr.

Apaltasun-ibarrean jaiotzen dira gozotasuna, norbera inoren esku jartzea, baretasuna, eramankizuna, ontasuna. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 115. orr.

5 (eskuin(alde) eta ezker-ekin)

Badoaz orain nere begiak Basabürü alderaino, eta Altzai ezkerrean dagoela ikusten dut eta Ligi eskuinean, baina Altzai dagoen alderdiari Ibar Esküña deritza (Val Dextre) eta Ligi dagoenari Ibar Ezkerra (Val Senestre). Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 217. orr.

Eta Egako ibar eskuinean, bide beretik, eta hauek ere aurreko egunetan eta bateratsu harturik, San Pedro auzoa, Rua zaharreko alderdi gotikoa, eta Ega eskuineko alderdia, hiriko hego-ekialdean. Txillardegi   «Putzu» - 164. orr.

Eta Milafrangaraino joan nintzen, oinez, Errobiren ibar-eskuinetik. Txillardegi   «Putzu» - 305. orr.

Itsas Etorbidean, hegi-hegian, Aturri ibaiaren ibar ezkerrean, hirugarren solairu batean. Txillardegi   «Putzu» - 330. orr.

Getxoko barrutiak ibar eskuinaldea hartuko du, Getxo, Leioa, Erandio eta Lemoizerainoko kostako partea. Berria - Euskal Herria   2006-03-04

Ibar Ezkerreko boxeolari gazte eta etorkizun handikoek osatuko dituzte soirée honetako beste borrokaldiak. Josu Landa   «Odolbildua» - 54. orr.

6 ibar alde ik ibarralde.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aspeko ibarrean (5); deba ibarrean (5); erronkariko ibarreko batzarrak (8); ibar beltz ilunetan (3); ibarrean behera (7); ibarrean bizi (4); ibarrean gora (3); ibarrean zehar (3); longidako ibarrean (5); mendi eta ibarretan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus