Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pixalarri iz pixa egiten gogo larria, pixagura handia.

Gero anabasa etorri zen, eta beldurrak dakarren irri-negar urduria, eta pixalarria. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 140. orr.

Begirale jauna, maskuria lehertzeko zorian dut, pixalarriz bainago. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 153. orr.

Zenbaitek, pixalarriak jota, geltokiko zoko ilunetan eta eskaileretan egiten zuen, ez baitzen komunik zabalik egoten, "men" ala "women" letreroa zeramaten ateak katez eta kandaduz baitzeuden loturik. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 115. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus