Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oxala (orobat ojala; Hiztegi Batuan oxala agertzen da) 1 interj nahia edo itxaropena adierazten duen partikula. (Aditz jokatuak ba- baldintza aurrizkia hartzen duela). ik agian.

Oxala ez banu begiratu beharko. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 49. orr.

Oxala Kristo Gure Jaunak galarazi balit. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 231. orr.

Eta halaz guztiz, adiskideak, utzidazue digresio pixka bat egiten eta barkatu aspertzen bazaituztet: ojala lehengo hauts izpiak bagina gaur! Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 71. orr.

Oxala azken seme honek bere buruarentzat egin ahal balu egin zuena berarentzat eta hiru ume haientzat, Johnek eta Ellak ekarriak udako gau batean. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 189. orr.

Ojala egunero astintzen eta hunkitzen nauen jendez inguratua bizi banintz, zenbatez biziagoa eta nobleagoa izanen litzateke nere izpiritua! Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 259. orr.

2 (bestelakoetan)

Agian eta oxala! bide berriak urratzen diren, harreman hobeak utziz, nahiz ez den hain aise. Herria   2003-03-06

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus