Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pixkanakako izlag piskanaka gertatzen dena.

Bigarren fase batean, finean, pilula-dosiaren gutxitzearekin batera, bizigogoa berreskuratzen da, hilabete luzeetako tratamenduaren ondoren, pixkanakako prozesu batean. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 159. orr.

Irtenbidea egokitzapen kontziente eta pixkanakako baten antzera planteatzen badugu, [...]. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 88. orr.

Muga-gerraren crescendo-ak, botere militarraren orekan pixkanakako aldaketa hau eragin zuenak, poliki-poliki ahuldu egiten du horretan sartutako zibilizazioa, bere diru-ekonomia zerga-karga gero eta handiagoaren mende jartzen baitu. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 150. orr.

Zutik eta begira-begira nengoen, zuhaitzaren pixkanakako eroriak hipnotizatuta baninduka bezala. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 14. orr.

Aldi hau beltzen salerosketaren pixkanakako beheraldiak markatu zuen, debekatu egin baitzuten, ingelesek aurrena eta frantsesek gero. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 51. orr.

Greenspanek interes tasen pixkanakako igoera aipatu zuen. Berria - Ekonomia   2004-06-09

Esnatze leuna izan zen, pixkanakakoa, erabat ohartu zen arte argiak zuzenki jotzen ziola begietan. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 241. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus