Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

metaketa 1 iz metatzea.

Gaixotasunok proteina toxikoen metaketak sortzen ditu. Berria - Gaiak   2006-05-09

Beraz, usteek erlazionatu egin behar dute elkarrekin, sistema edo taldea ez dadin izan soilik metaketa. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 119. orr.

Gainazaletik hurbilen zegoen geruzak subkontzientzia pertsonala zirudien, pertsonak bere bizitzan zehar izandako banako esperientzien metaketa. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 328. orr.

Batak banako "atomikoen" metaketa huts gisa irudikatzen du gizartea, eta besteak gizartea organismo bezala. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 428. orr.

Ezagupenei dagokienez euren metaketa amaigabea alde batera uzten dute. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 10. orr.

Zientzian egien metaketa lineala onartzen bada bakarrik [...] zatiketa historiko bakarra baino ezingo da deskribatu. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 213. orr.

2 (ekonomian)

Metal bitxien metaketa, aurrenik, estatuaren kreditua ziurtatzeko eta gerra finantzatzeko bidea zen. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 36. orr.

Kapitalismoak gaitasun harrigarria du aberastasunen metaketa sustatzeko. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 138. orr.

Aberastasunen metaketa merkatariaren berezko helburua bihurtzen da. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 23. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Japonia zen, une hartan, europarra edo europar biztanleek jendeztatua ez zen metaketa-leku beregain bakarra. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 57. orr.

Sistemaren zentroa metaketa-ardatz batetik beste batera igarotzen da: Amsterdam, Londres, New York. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 47. orr.

Fordismo deitu ohi zaio konbinazio horri, hots, intentsibo bihurturiko eta barne-merkatuen hazkundean oinarrituriko [...] metaketa-dinamikaren eta gizarte-konpromisoen estatu-erregulazioaren konbinazioari; izan ere, konpromiso horiei esker bideratu ahal izan zen metaketa-dinamika hori. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 105. orr.

Desberdintasun horrek [...] metaketa-prozesu ororen bi osagai nagusirekin du zerikusia: kapitalarekin eta lanarekin. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 141. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Atzo, ordea, Miarritzeko [...] ordaintokietako leihatiletan ez zen auto metaketarik. Berria - Harian   2005-08-30

Elbarri eta itsu: halako zigor-metaketa izango zen. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 209. orr.

Indar metaketak konfrontazio demokratikora eraman behar duela. Berria - Euskal Herria   2006-05-06

Talde abertzaleen indar metaketaren alde. Berria - Euskal Herria   2004-07-16

-Guk, emanaldien eraginez, sarri izaten ditugu tentsio metaketak. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 35. orr.

Gizarte-posizioa eta finantza-metaketa nahastera jotzen duen gizarte-egituraren lehen adibidea. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 23. orr.

Kapital metaketaren erritmoa oso geldoa izan zen. Berria - Kirola   2006-01-21

Abadearen eta konbentuaren artean agerturiko leizea aberastasun-metaketak eragin zuen neurri handi batean. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 137. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus