Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oxido 1 iz metal bat oxigenoarekin elkartzean gertatzen den gaia.

Afganistango gerran ere uranio pobretua erabili izanaren zantzuak daude eta uste da 1.000 tona oxido erradioaktibo dagoela herrialdean. Berria - Mundua   2004-06-25

Negutegi efektua eragiten duten isurketak (karbono dioxidoa, metanoa eta oxido nitrosoa) «askoz ere urriagoak» dira trenbideko garraioan, errepidean baino. Berria - Euskal Herria   2004-06-19

Beste bost gas ditu jomugan itunak: nekazaritzak eta zabortegiek askaturiko metanoa, ibilgailuek isurtzen duten oxido nitrosoa eta industria prozesuetan sorturiko PFC, HFC eta SF6a. Berria - Harian   2005-02-16

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ordutik, oxido mailak %60 egin du behera. Berria - Gaiak   2004-03-12

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ust Sisolskeko mutilak karbono oxidoa arnasteagatik hil ziren, eta horrela lurperatu zituzten, itota hil balira bezala. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 282. orr.

Nitrogeno oxidoa amonio nitratoa kontu handiz berotuz prestatzen da. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 46. orr.

Erregai-pilak elektrizitatea eta beroa sortzeko erabilitakoan, CO2ren emisioak %30 jaits daitezke, eta nitrogeno eta sufre oxidoak mila aldiz gutxiago emitituko dira. Berria - Gaiak   2006-02-10

Neutralizatu beharra zegoen [...] berun oxido askeak eragiten zuen basikotasun gehiegia. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 212. orr.

Merkuriorik gabeko zilar oxidozko pila sortu du Sony [...] etxeak. Berria - Gaiak   2004-09-30

Titanio oxidozko estaldurak hobeak direla diote adituek. Berria - Gaiak   2004-03-12

Ferrojel bat disolbatzaile batek puztutako sare polimeriko bat da, burdin oxidozko nanopartikulez betea. Berria - Gaiak   2004-09-30

Kasu honetan zink oxidozko nanopartikulak erabiltzen dira erradiazio ultramorea xurgatzeko. Berria - Gaiak   2004-09-30

· Plutonio oxido hautsa ordu gutxitan zabalduko litzateke eremu handi batean. Berria - Gaiak   2004-10-05

Europako Batasunak nitrogeno oxido isuria murrizteko jarritako helburuak betetzeko. Berria - Gaiak   2004-03-12

4 oxido karbono karbono oxidoa.

Eta, ihes egiten du oxido karbonoak. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 58. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

nitrogeno oxido (6)

nitrogeno oxidoa (4)

nitrogeno oxidoak (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus