Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

metal (orobat metale g.er.) 1 iz gai bakuna, beroaren eta elektrizitatearen eroale ona, distira berezia duena.

Metala, zura edo oihala ditu bere ekaiak; pigmento naturalekin, akrilikoekin edo oliodunekin du margotzen. Herria   2004-05-06

Jendeak dio berrehun urte badituela, eta edozein metal urre bihurtzeko gai dela. Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho - 97. orr.

Zilarrak, metal gisa, balio bat du beste merkantzia guztiek bezala. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 74. orr.

Metal horretako denarioak egin zituzten, hamar as balio zutenak, edo kobrezko hamar libera. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 83. orr.

Metalaren freskotasuna senti nezakean azalean. Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian» - 59. orr.

Urteak eta urteak ematen zituzten alkimistek laborategietan, metalak arazten zituen suari begira. Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho - 115. orr.

Harlauza bat lur arrasean, burdinazko sei zutabe gainean, metal bereko kate beltz lodi bati eusten diotenak. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 456. orr.

Ahoa eta eskutokia metal berekoak zituen sastagai bat. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 111. orr.

Alanbikea, su txikiak, metalezko eta beirazko ontzi eta lanabesak edonon. Josu Landa   «Odolbildua» - 22. orr.

Metalezko harraskan erretako erretratua. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 149. orr.

Ate hermetiko bat besterik ez, metalezkoa, judas batekin. Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana» - 49. orr.

Argiaren intentsitatea eta maiztasuna nolakoak diren, metalak elektroi gehiago edo gutxiago askatuko ditu. Berria - Harian   2005-02-11

Penduluak metala ukitu du orduantxe. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 91. orr.

2 (izenondoekin)

Beruna metal iluna, astuna eta biguna da. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 100. orr.

Lepoa biratu zuenean, metal hotzaren kontaktua sumatu zuen kolkoan. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 162. orr.

Metal goriaren distira zuen, eta suaren antzeko zerbaiten erdian zegoen. Elizen arteko biblia   Ez 1,27

Neure uste ona ez dut inoiz urrean jarri, ez diot metal finari esan: "zuregan dut konfiantza". Elizen arteko biblia   Jb 31,24

Metal leuna distira itsugarri batez bete zen. Joanes Urkixo   «Gerlari zuria» - 46. orr.

Metal landuzko turutak joz. Elizen arteko biblia   Si 50,16

Izokina, zilar landua iduri, ezkatak metal leunduan gubilez joka eginda dauzkana. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 147. orr.

Aza zuri ikaragarriak, trinkoak eta gogorrak, metal hitsezko bolak bezalakoak. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 50. orr.

Sodioa metal dejeneratua da: izan, hitzaren zentzu kimikoan baino ez da metala, ez noski eguneroko hizkuntzarenean. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 86. orr.

Errausketatik sortutako metal astunek (merkurioak, kadmioak...) nerbio sistema zentralean kalte konponezinak ere eragiten dituztela gaineratu zuen. Berria - Euskal Herria   2004-04-20

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Metal pieza bat grabatzen ari zen, esku batean zizela eta bestean mailua hartuta. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 107. orr.

Duisburgeko Thyssen metal fabrikan. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 167. orr.

Aireportuetako metal-detektoreetan. Jainkoek dituzte lurpean metal-meen zainak hazarazten, baina isilpean dauzkate, ezkutaturik. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 115. orr.

Zerratxoarekin metal-zatitxo bat ebaki nuen. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 262. orr.

Ez da ulertzekoa. Aski da harri-puska txiki bat metal-kopuru handiak urre bihurtzeko. Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho - 116. orr.

Argi zetorren azterketetan, neurriz gainezko metal kontzentrazioa zeukala Senperenak zainetan barrena. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 121. orr.

Metal-hots ozen bat entzun zen, gero txinparta-hotsa. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 65. orr.

· Beren zina bide zen, metal-eraldatzaileena, alegia. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 144. orr.

4 musika estiloa, rock gogorraren alorrekoa. ik beherago 7.

25 urte metala eta popa uztartzen. Berria - Kultura   2006-03-30

Metal alemaniarren ahotsa. Berria - Kultura   2006-02-02

Metal progresiboa egiten du boskote honek. Berria - Kultura   2004-06-11

Metal melodikoa egin dute, indartsua, baina zaindua. Berria - Kultura   2004-06-12

Euskal Herriko metal musikaren berri zabala izan nahi duenak Interneteko Herriko Burdina (www.herrikoburdina.net) web atarian dauka informazio iturri nagusienetako bat. Berria - Kultura   2006-03-08

Bilbo Hiria lehiaketako metal sailean euskal talde onenaren saria eskuratu du aurten Materia taldeak. Berria - Kultura   2004-10-28

Bazuten garaia betiko ametsari heltzeko, metal talde indartsua sortzeko, eta ingelesez abesteko. Berria - Kultura   2004-06-12

Rock, hardcore, metal eta pop erritmoak. Berria - Kultura   2004-11-14

Kudai taldeak metal doinuak eta giro industrialak uztartu ditu 'Hutsa' lehendabiziko diskoan. Berria - Kultura   2004-06-05

Los Angelesen sortu zen taldea, eta harekin batera soinu berri bat ere bai: cyber metala. Berria - Kultura   2006-04-20

Lehenengoak, Altzairu goria-k, 15 talde biltzen ditu, heavy metal, death metal, trash metal eta black metal estiloak jorratzen dituztenak. Berria - Kultura   2006-03-08

Rock-metal melodikoaren ildotik. Berria - Kultura   2004-08-12

5 metalgintzako enpresen sektorea. ik metalgintza 2.

Metalaren negoziazioari «ahal den esparruetan» ekin nahi dio ELAk. Berria - Ekonomia   2004-07-28

Metalaren hitzarmena sinatzeko negoziazioen etena salatzeko. Berria - Ekonomia   2004-06-19

Bizkaiko metaleko lan hitzarmena negoziatzeko. Berria - Ekonomia   2004-07-09

Arabako metaleko 450 ordezkari SEAren atarian. Berria - Ekonomia   2004-04-03

Lau sindikatu nagusiek (ELA, CCOO, LAB eta UGT) manifestaziora deitu dituzte Arabako metal sektoreko langileak. Berria - Ekonomia   2004-05-21

Ehunaren eta metalaren sektorean izan diren [itun] azkenekoak, berriz, 2001-2002rako hitzartu ziren. Berria - Ekonomia   2004-04-08

CCOOk Nafarroako metalean grebara deitzea proposatu du. Berria - Ekonomia   2004-05-20

Nafarroako Metalaren greba bertan behera utzi dute sindikatu guztiek. Berria - Ekonomia   2004-03-27

Urtarril hartan, metalaren arloko milaka langilek greba egin zuten Bilbon. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 202. orr.

Alemaniako metal arloan greba eta lanuzteekin jarraituko dute. Berria - Ekonomia   2006-04-20

Ramon Gorriz Espainiako CCOOko Metaleko buruak. Berria - Ekonomia   2006-04-11

ELA-Metaleko idazkari nagusi Adolfo Muñozek. Berria - Ekonomia   2004-10-09

Muñozenak ildo beretik jo du LABeko Metaleko arduradun Angel Mateok. Berria - Ekonomia   2004-04-17

ELAko Metaleko Federazioko idazkari nagusi Adolfo Muñozen irudiko, [...]. Berria - Ekonomia   2004-04-17

Bizkaiko Metaleko Enpresen Federazioak. Berria - Ekonomia   2006-05-05

Arabako Metalerako hitzarmen «duina» eskatu dute sindikatuek. Berria - Ekonomia   2004-02-14

6 ez-metal gai bakuna, beroaren eta elektrizitatearen eroale txarra, distirarik ez duena.

D. irakasle jaunak [...] hauts mirrin jakin batetik gramo doi bat eskuratzen zigun: hurrengo egunerako analisi kualitatiboa burutu behar zen, hots, zein metal eta ez-metalez osatua zen adierazi. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 61. orr.

7 heavy metal heavyaren muturreko aldaera.

Heavy metal klasikoa bukatzeko. Berria - Kultura   2004-01-02

Heavy metalaren atalean zuzeneko emanaldirik onenaren saria Metallicak eraman zuen. Berria - Kultura   2004-02-10

· Trikitixa zen garaiko rockanrola; emakume horiek dantzan ikusita, konturatuko ginateke Elvis Presleyren gerri-mugimenduak txorakeria hutsa zirela, eta heavy metalkideen kontorsioak mugimendu basatiak, ez arte eta ez grazi. Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea» - 72. orr.

8 metal bitxi [11 agerraldi, 2 liburutan]

Metal bitxiak metatzea zela haien [merkantilisten] iritziz nazio-aberastasunaren irizpiderik seguruena. Europak inportaturiko metal bitxien eta bizigarrien balioak, garai hartan, bost aldiz biderkatzen zuen Europa barneko gariaren salerosketaren balioa. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 35. orr.

Kontinentea pobrea zen metal bitxietan. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 27. orr.

Merkurioaren bidez metal bitxiak lortzea. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 232. orr.

9 metal preziatu [11 agerraldi, 5 liburu eta 2 artikulutan] metal bitxia.

Ez dute industriarik eta arterik; ugari dituzte metal preziatuak, eta besterik gabe eskuratzen dituzte izaditik. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 28. orr.

Metal preziaturik ez dutenez, ez eta lurrinezko prentsa, laminagailu eta sufre-azidorik, altxor-dirurik txanpontzeko, [...]. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 162. orr.

Banekien Lajosek ukitutako orok galdu egiten zuela jatorrizko izaera; eraldatu egiten zen, metal preziatuak antzinako aztien arragoetan bezala... Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 26. orr.

Urrea, zilarra edo platinoa ez da, baina Lakhsi Miwal Mittalen [...] pentsamenduan metal preziatu bakarra litzateke altzairua. Berria - Ekonomia   2006-01-28

· Urrea metal preziatua da oso. Berria - Gaiak   2004-08-26

10 metal ur [7 agerraldi, 4 liburu eta artikulu 1ean] ur minerala.

Azelga batzuk jaten ziharduen, eta metal-ura edaten. Jon Alonso   «Euskal karma» - 68. orr.

Erreumatismoa: ur erradioaktiboak, bikarbonatuak (bikarbonatu kloruratuak), sulfuratuak, karbogaseosoak eta metal urak. Berria - Euskal Herria   2004-04-01

11 metal urtu

Idolo bat eta metal urtuzko irudi bat daudela. Elizen arteko biblia   Epa 18,14

Ez jo sasijainkoengana eta ez egin metal urtuzko idolorik. Elizen arteko biblia   Lb 19,4

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus