Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

metaliko 1 izond metalezkoa.

Ate metalikoaren hotsa entzun duzu berriro. Xabier Montoia   «Elektrika» - 131. orr.

Harraska metalikoa argitzen du sugar bat-bateko batek. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 189. orr.

Botiken kristalezko ontzi koxkorrak eta goma korapilatu batez itxitako kutxatxo metalikoak. Josu Landa   «Odolbildua» - 104. orr.

Estalki metalikoa hortzekin kendu eta trago luzea eman zion. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 86. orr.

Estilo modernoko lanpara metaliko beltzak. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 133. orr.

Goiko solairuetako komun batekoa izan behar zuen ur-parrastada hodi metalikoetan behera. Josu Landa   «Odolbildua» - 121. orr.

Apalak, artxibategiak, janztegi eta trenkada metalikoak. Herria   2001-08-02

270 tonako pieza metaliko bat maniobratzen ari zirenean. Berria - Ekonomia   2006-02-15

Gerra hotsek bor-bor jarri dituzte lehengai metalikoen eta petrolioaren prezioak. Berria - Ekonomia   2006-04-12

Nikel metalikoa, burdina bezala, magnetikoa da. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 108. orr.

Pentsa daiteke lohi horiek garraiatzen dutela onkailu kimikoek baino aise elementu metaliko pozoitsu gehiago? Herria   2003-11-06

Espektrometroaren arabera nukleo metalikorik gabeko kondrita karbonatuzko arroka puska bat izan zitekeena. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 91. orr.

2 irud/hed

Aitaren gorputz handiaren usain metaliko eta hotza. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 11. orr.

Zapore metaliko batek betetzen zidan ahozuloa. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 123. orr.

Gillotinaren hots metalikoak lehendabizi Anneren burua bere gorputz zuriz jantzitakotik eta gero Maríarena bere gorputz urdin laruz jantzitakotik bereizi zituenean, orduantxe bakarrik isildu omen zen orkestra. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 172. orr.

Ahots metaliko batek eten zien bat-batean jarduna. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 47. orr.

Antonio de Truebaren irudiaren begirada metalikoak argitu digu dendarako bidea. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 63. orr.

Ñirñir metaliko bat aterarazi dio goizeko eguzkiak ezkutaleku batean aparkatutako Toyota zuriari. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 114. orr.

Noizbait, behakoa lurrerantz jaitsi nuelarik, dar-dar metalikoaren antzeko zerbait atzeman nuen ilunpean, dirdirazko lerro argitsu bat, eta ohartu nintzen ur-xirripa batek iragaten zuela borda alderik alde. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 215. orr.

Berez, zingirak baino areago, aintzirak ziren haiek, eta eguzkiak non jo, handik sortzen zuen distira, urrezkoa edo, zehazkiago, eztainuzkoa, metalikoa nolanahi ere. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 23. orr.

Ez al ziren hitz horiek nire ezpainetatik osorik atera, sumatu nuen [...] zarata baten isla argi, huts, metaliko eta durunditsua, itxuraz hala ere itoa. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 53. orr.

Bere soineko berde-metalikoaren barruan, Ellen zurrun sentitzen zen, burdinazko estatua baten gisan. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 359. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahots metaliko (3); egitura metaliko (4); hots metaliko (3)

ate metalikoa (3); hots metalikoa (6); soinu metalikoa (4); zarata metalikoa (3)

ate metalikoak (3); bola metalikoak (3); hots metalikoak (5)

lehengai metalikoen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus