Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

maionesa (orobat mahonesa g.er.; Hiztegi Batuan maionesa agertzen da) iz arrautzez, olioz, limoi edo ozpinez eta gatzez eginiko saltsa hotza, hainbat jakiren lagungarri zerbitzatzen dena.

Maritxuk bazekien [...] maionesa on bat nola egin behar den, arrautzak, olioa, ozpin pixka bat eta gatza pazientzia handiz irabiatuz. Berria - Gaiak   2006-04-18

Katilu handi zuri batean maionesa egiten. Berria - Gaiak   2006-04-18

Jantokian jarraituko zuten arrautzak maionesarekin eta muskuilu frijituak jaten, koipetan ezpainak. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 354. orr.

Ama-semeek eta alabak otarrainxkak zuritzen dituzte, eta hozkailutik ateratako maionesarekin jaten. Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa» - 108. orr.

Bi ogitarteko jan, maionesak estali eskuak milikatu eta hasi zen galderei erantzuten Frears jauna. Berria - Kultura   2004-01-21

Gure orburuak hostokatzen, orriz orri mahonesan busti eta hortzen artean orriz orri irensten ari ginela. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 169. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus