Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pizkunde 1 iz biztea, biztuera.

Ikuspegi modernotik begiratuz gero, Kristoren pizkundea "ipuin hutsa" besterik ez da. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 137. orr.

Laburbilduz, kreatzailearen pasadizo sinboliko klasikoak ditu poemak: Beherapena, Heriotza, Pizkundea. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 15. orr.

Pazko egunak bai kristautasuna eta bai aberriaren pizkundea adieraziko zuen aurrerantzean. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 135. orr.

Bekatuen barkamena eta haragiaren pizkundea. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 34. orr.

Bigarren etorrera, gorputzaren pizkundea. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 139. orr.

2 irud/hed

Oraindik ere sentipen berak hartzen nau udaberri oroz hostoen pizkundearen aurrean. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 39. orr.

Euroaren sendotasunak eta Txinaren pizkundeak eragin dute beheraldia. Berria - Ekonomia   2004-04-28

-Ez da pizkunde ekonomikorik ikusten, ez dago lanik. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 117. orr.

XVIII. mendeko kritizismoak eta arkeologia ilustratu berriaren pizkundeak (antzinako arkitektura-aztarnen ikerketa exhaustiboko kanpainak, Paestum-eko tenpluen aurkikuntza, arkitektura greziarra zuzenean ezagutzea...) lagundu egin zuten, azkenean, bestelako giro intelektuala sortzen. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 280. orr.

Erasoek «kale borrokaren pizkunde bati baino gehiago, beste logika bati» lotuta daudela esan zuen. Berria - Euskal Herria   2006-04-28

Gazte maiteak, zuen eskuetan dago biharko pizkundea. Herria   2002-08-01

3 (kultura mugimenduei buruz, bereziki beheraldi baten ondorengoa ez denean). ik berpizkunde.

Esanguratsua da hirugarren belaunaldiko zibilizazioa, zeinen historian bere aurrekoaren pizkundea mailarik handienera iritsi baita. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 134. orr.

Etorri zen Franco, debekatu eta jazarri zuen euskara, pizkunde literarioa zanpatu, eskolak espainolismoaren burdinola bihurtu. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 13. orr.

4 (P larriz) Espainiako Bigarren Errepublikan gertatu zen euskal kulturaren pizkundea.

Gerra aurrean, Pizkundean, poesia hartzen zen jakintzaren erakusgarritzat eta genero gorengotzat. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 367. orr.

Pizkundea maite zenuten gerra aurrean, eta oraindik ere bai agi danez. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 65. orr.

Aitzolekin eta Orixerekin batera ibilitakoak Euskal Pizkundea esaten zaion kultur mugimenduan aritu ziren. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 321. orr.

5 (P larriz) antzinateko Grezia eta Erroma erredutzat hartuz XV. mendean gertatu zen ideien eta arteen eraberritzea. ik errenazimendu.

Erdi Arotik Pizkundera arteko bilakaeraren isla dira berrogei tailuok. Berria - Kultura   2004-04-29

Florentzia (Italia) pizkundearen sehaska izan zen XV. mendean. Berria - Kirola   2006-01-25

Rafaello Sanzio Rafaello Pizkunde garaiko italiar margolariaren (1483-1520) erakusketa monografiko handia. Berria - Kultura   2004-07-08

Baziren etxe gotikoak, Pizkundekoak eta barroko garaiko batzuk. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 148. orr.

Hirugarren bidea litzateke Lazarragarena, hots, Hegoaldean euskaraz egindako Pizkundea. Berria - Kultura   2006-01-24

Gaur egun, ordea, Pizkundeko aztarnarik batere ez da geratzen. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 260. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

pizkunde garaian (4); pizkunde garaiko (9)

euskal pizkundea (3)

pizkundeko maisu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus