Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

metastasi 1 iz eritasun edo tumore bat birsortzea edo gorputzaren beste alderdi batera hedatzea.

Kontzeptu zehatza bide da sendagilearentzat metastasia: ehun lesiodun edo gaixoa (bereziki zelula edo tumore gaiztoak) gorputzeko toki batetik bestera linfan edo odolean barrena garraiatzea; ondorioz sortzen den ehun-lesio berria. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 99. orr.

Metastasirik ez da ageri bazterretan. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 39. orr.

Sortu al lezake metastasirik buruko tumore batek? Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 100. orr.

Ordurako, gibelean minbizia eta metastasia zituen. Berria - Euskal Herria   2004-10-01

2 (hitz elkartuetan) ik metastasiko.

Metastasi prozesu ezin lasterrago baten bidez. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 124. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus