Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gaiztotu, gaizto(tu), gaitotzen (Egungo testuen corpusean 2.577 agerraldi; orobat gaixtatu Egungo testuen corpusean 32 agerraldi, eta gaiztatu Egungo testuen corpusean 29 agerraldi) 1 da/du ad gaizto bihurtu; gaiztoago bihurtu. (pertsonak)

Jaungoikoa da, beraz, biziatu edo gaiztotu ezin daitekeen ongi bakarra. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 201. orr.

Akasgabe sortu zituen seme-alabak gaiztotu egin zaizkio: jende makur eta bidegaldua da. Elizen arteko biblia   Dt 32,5

Mundua, ordea, gaiztotua zegoen Jainkoaren aurrean, eta indarkeriaz betea. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 26. orr.

Gaiztotzen ari zara. 25297

· Edertasunak liluratu zaitu eta irrikak bihotza gaiztotu. 25298

2 (gaitzen bat)

Belaunean duan zauri txiki hori gaiztotuko zaiala denbora gutxi barru, eta Iruñeko mediku batek zangoa moztu beharko diala. baina gero horzka horiek gaiztotu egiten zaizkio eta ahuldu egiten da edota hil. Iban Zaldua   «Traizioak» - 56. orr.

3 (bestelakoak)

Nahiz neguak bidea gaiztatu eta eragotzi erabat. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 59. orr.

Izan ere, usteltze bidean dauden gorpuek airea gaiztotu eta gaixotasunak ugaritzen dituzte. Berria - Mundua   2004-09-23

Eguraldia, gainera, gaiztotu zen erabat. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 265. orr.

Ekaitzak ez zuela baretzera egiten, baizik eta gaiztotzera. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 62. orr.

Gaiztotutako irribarrea. PSE-EEren iritziz, PP Espainiako Gobernuan dagoenetik elkarbizitza asko gaiztotu da euskal gizartean. 25299

Aitaren grinak egoera gaiztotu baino ez zuen egin. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 102. orr.

Bere egoera nabarmen gaiztotu zen Ahmed Batebi ziegakidearekin batera Gobernuaren aurkako gutuna argitaratu zuenean. Berria - Kultura   2004-11-14

Gaiztotzen ari zen giroa guztiz. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 150. orr.

India eta Pakistango agintariak Delhin bildu ziren, Kaxmirreko gatazka luzeak gaiztotutako harremanak normaltzeko. Berria - Mundua   2004-09-05

Arazoak gaiztotu eta konponbideak oztopatu, itxi egiten ditu zuri-beltzeko ikusmoldeak. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 108. orr.

Baina eztabaiadan aurrera, ispiluari eusteak auzia gaiztatu egiten du, argitu ordez. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 8. orr.

Iritzi zintzoak, ordea, ohitura txarra zuzentzen du, eta iritzi faltsuak sentipen onak gaiztotzen ditu. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 159. orr.

Natura den aldetik ez dago natura txarrik; bere baitan duen ontasuna galtzen duen heinean gaiztotzen da natura. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 276. orr.

Bizirik irauteko grinak gaiztoturik, herio larrian. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 110. orr.

Baina beldur naiz, sugeak bere maltzurkeriaz Eva engainatu zuen bezala, zuen gogoak ere ez ote diren gaiztotuko. Elizen arteko biblia   2 Ko 11,3

· Baina sinetsi ez zuten juduek jentilak zirikatu zituzten eta senideen aurka gogo-gaiztotu. Elizen arteko biblia   Eg 14,2

4 (era burutua izenondo gisa)

Jende gaiztotua baita, leialtasunik gabeko seme-alabak. Elizen arteko biblia   Dt 32,20

Gizaki gaiztatuak, alferrik galduak, atzera pausoan abiatutakoak. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 189. orr.

Ez zela lortu kimioterapian baliatzen ziren botikek bereizketarik egitea, eta, hortaz, berdin erasotzen zietela zelula gaiztatuei nahiz gainerakoei. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 96. orr.

Eta han gelditu da, itsas mihiaren bestaldean, angina gaiztotu bat bezala. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 139. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus