Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

metatxo 1 iz meta txikia.

Moztu ilea eta bizarra, pisatu eta banatu hiru metatxotan. Elizen arteko biblia   Ez 5,1

Apurrak arin-arin elkartu ditu metatxo bat eginez. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 84. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bazterretan bildu belar metatxo baten gainean, bi egur idor bermatu zituen Martizek eta gizonetarik batek sua eman zion. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 15. orr.

Egunkari zahar baten orriekin pilotatxoak egin eta ezpal-metatxoaren ondoan jarri zituen. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 108. orr.

Ilunantz hartan begiak erdi itxita ohe-barrenera begiratu zuen, eta han fardel-metatxo bat ikusi zuen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 182. orr.

Maria Sarak eskua paratu zuen orri-metatxoaren gainean. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 313. orr.

Bi leihoetan ere pipatik hustutako errauts-metatxoak ikus zitezkeen, ardura handiz antolatuak oso ilara txukunak osatuz. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 55. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus