Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

irakurgarri 1 izond irakurtzeko modukoa.

Itzulpen 'literala' egitea baino areago, testu irakurgarriak idaztea izan dugu helburu. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 9. orr.

Horixe baitzen gure helburu nagusia: testuok modu irakurgarrian eskaintzea haietara hurbildu nahi duenari. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 10. orr.

Euskaraz kontatutako gauza asko molde ezberdin batez erran behar dira frantsesez irakurgarriak eta onargarriak izateko. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 284. orr.

Ikusgarria ez baita irakurgarria. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 247. orr.

· 2 pred

Beste txosten askotan legez, irakurgarri diren datuak gutxi dira; txostena San Francisco Kalifornian datatua dela eta 1942ko apirilaren 30ean osatu dela, horra. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 214. orr.

Pagotxa, hi!, liburu osoa sarean irakurgarri. Berria - Kultura   2006-03-21

Interneten jarri dituzte irakurgarri Elhuyar aldizkariaren lehen bost urteetako zenbaki guztiak. Berria - Gaiak   2006-04-20

· 3 iz irakurgaia.

Hemengo guziez galdekatuak izan dira jendeak: telebista, irratiak, diskak eta kazetak eta irakurgarriak, egunkariak, aldizkariak eta liburuak. Herria   2005-09-22

Nobela berri bat dut irakurgarri bakarra, egoiliar bat ere aspertuko lukeena. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 235. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus