Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

irakurketa 1 iz irakurtzea.

Kontua da, halaber, idazketa bezain ekintza sortzailea dela irakurketa. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 14. orr.

Euskarazko irakurketa sustatzeko xedearekin. Herria  

Ixtorio laburren irakurketa eta jokoak haurrentzat, Hendaiako Mediatekan. Herria   2001-11-01

Pasarte honen irakurketak eragindako inpresioa adierazteko. Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon» - 74. orr.

Harridura bozkariotsua da Leibnizen irakurketak eragiten duena. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 76. orr.

Tupustean eten zuen Ruche jaunak irakurketa. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 292. orr.

Fitxa berriz irakurtzeari ekin zion, irakurketa utzia zuen lekuan. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 251. orr.

Fitxa amaiezinaren irakurketa bukatu arte. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 426. orr.

Irakurketan murgiltzen saiatu nintzen, Stendhalen Italia argitsuan babesleku bat bilatzen. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 141. orr.

Teknika horrek irakurketa errazten duela uste dut. Berria - Kultura   2006-03-21

Ezin dut azterketa egin, ez dut-eta irakurketa egin. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 47. orr.

Besteak beste, testamentuaren [...] irakurketa elkarrekin egiteko. Txillardegi   «Putzu» - 292. orr.

Eskolako oharretan bazen xehetasun bat, lehen irakurketan itzuri zitzaidana. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 55. orr.

Jauzikako irakurketa. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 127. orr.

Ahozkotasunaren bat-batekotik irakurketaren patxada geldira igarotzea. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 286. orr.

"Irakurketako gai nagusia: traizioa", erantzun dit. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 427. orr.

2 (izenondoekin)

Irakurketa dramatizatuak, Bilbon eta Donostian. Berria - Kultura   2006-01-31

Irakurketa atsegin bat osasungarriagoa da gorputzarentzat ariketa fisikoa baino, Kantek esana. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 65. orr.

Irakurketa soila da, eta efektu espezialak ez ditut gustuko. Berria - Kultura   2004-03-07

Irakurketa plazer-emaileaz ari naiz. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 84. orr.

3 interpretazioa.

Irakurketa askoko liburuak idatzi zituzten, aberatsak eta agortezinak. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 97. orr.

Maimonen askotariko irakurketak planteatu ahal izate hutsa interesgarria da oso. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 14. orr.

Horrek irakurketa ezberdinak izan ditzake. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 136. orr.

Gure artean egin ohi den irakurketa arau-emailea alboratu eta, sofisten irakurketa deskribatzaileari ematen zaio lehentasuna. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 7. orr.

Zientzia-ezagutzaren eta garapen teknologikoaren eredu klasikoen irakurketa kritikoa. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 9. orr.

Zilegi bekit irakurketa psikoanalitiko bati ekitea. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 93. orr.

Legearen irakurketa murritza egin zuten 2000. urtean onartu zituen dekretuek. Berria - Euskal Herria   2004-11-18

Oso bestelako irakurketa egiten dutela «demokraziaren oinarrien inguruan. Berria - Euskal Herria   2004-12-30

Danboreneari, berriz, Legearen «irakurketa okerra» egitea leporatu zion. Berria - Euskal Herria   2004-12-10

Fenomenoaren irakurketa feminista egin behar dela. Berria - Euskal Herria   2004-06-16

Emaitzen irakurketa eta etorkizunerako perspektibak azaltzea. Berria - Euskal Herria   2004-06-20

Errealitate fisiko bat dago, eta horrek eragin handia du hiriaren beste irakurketak egiteko orduan. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 102. orr.

Kartomantzia, kiromantzia, te-hondarren irakurketa. Iban Zaldua   «Etorkizuna» - 101. orr.

Ikusle eredua arras desberdina da, irudiaren irakurketan ala haren produkzioan finkatzen den begirada. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 93. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Irakurketa mahaietako lanparak itzali egin ziren. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 142. orr.

Egun batean Fermin Ibarra, ikaskide gaixoa, topatu zuen irakurketa aretoan. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 163. orr.

Hitzaldiak, ibilbide literarioa, irakurketa gida. Berria - Kultura   2004-04-14

Garai hartan, irakurketa-hizkuntza zen zuretzat euskara? Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 22. orr.

Ikasketa eta irakurketa gaien zerrenda sistematikoa. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 310. orr.

Ezintasun hori lotuagoa egongo da gure oroimen edo irakurketa-ahalmenaren mugekin zinezko arrazoiekin baino. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 160. orr.

Nire lehenbiziko irakurketa-ahaleginak neketsuak izan ziren. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 132. orr.

Irakurketa-fitxek honako hau eduki behar dute gutxienez: [...]. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 350. orr.

Irakurketa-teknikak. 20810

Bi irakurketa-maila izango zituen, segur aski, gutunak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 109. orr.

Irakurketa-klabe berrien eraginez. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 110. orr.

Neur ezazu gutxi gorabehera 15 orrialdeko irakurketa-unitate bat eta horren edukia artikulu, kapitulu edo atalen baten bukaerari egokitu iezaiozu. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 348. orr.

Irakurketa-akatsak. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 361. orr.

Irakurketa-hutsuneak badituzu -irakurri behar zenuena irakurri ez duzulako-, [...]. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 361. orr.

Hazparne edo Donapaleuko irakurketa ateleria horietan hitz berri horien ezagutzea joko bat bilakatzen da. Herria   2004-05-27

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Literatura irakurketak zahar etxeetan. Herria   2002-10-03

4etan, Sanokin, antzerki-irakurketa: "Algeriako eskailak", Phydis taldeak emanik. Herria   2003-07-10

Vivaldiren Gloria, ondoren tekno eta dance musika, antzerkia, poema irakurketa, Txaikovski, berriro teknoa, berriro dance musika, folklorea. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 201. orr.

Daliren omenezko poesia irakurketa egingo dute maiatzaren 22an, Mares museoan. Berria - Kultura   2004-04-14

Poesia irakurketa hutsa tristea geratzen dela eta Mikel Markez ere ekartzea proposatu nien. Pako Aristi   «Note book» - 21. orr.

Lore eskaintzak, bertsoak, komunikatu irakurketak, besarkadak eta musuak. Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak» - 16. orr.

Berdin dio apaizen gogo-jarduna izan ala sorgin baten tarot-irakurketa. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 45. orr.

Nire denborapasako irakurketa. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 254. orr.

Scanner irakurketa. 20825

6 irakurketa gela ik irakurgela.

Liburutegi Nazionaleko inprimatuen irakurketa-gela handian. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 81. orr.

Irakurketa-gelako eskuineko apal-ilara baten aurrean kokatu zen Ruche jauna. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 36. orr.

Irakurketa-gela zabalik zegoen, eta bertara sartu nintzen bakarrik egoteko. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 121. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

azaleko irakurketa (5); azken irakurketa (6); bestelako irakurketa (8); bi irakurketa (12); bigarren irakurketa (17); egindako irakurketa (12); egoeraren irakurketa (7); emaitzen irakurketa (7); euskarazko irakurketa (5); historiaren irakurketa (5)

irakurketa asko (5); irakurketa baikorra (7); irakurketa bakarra (6); irakurketa bera (5); irakurketa berri (4); irakurketa berria (4); irakurketa berriak (4); irakurketa bikoitza (4); irakurketa bukatu (5); irakurketa dramatizatua (5); irakurketa dramatizatuak (4); irakurketa egin (40); irakurketa egingo (5); irakurketa egitea (6); irakurketa egiteko (7); irakurketa egiten (26); irakurketa egokia (7); irakurketa errazteko (4); irakurketa errazten (4); irakurketa ezberdinak (4); irakurketa ezkorra (4); irakurketa gelan (4); irakurketa izan (4); irakurketa kritikoa (10); irakurketa maskulinoa (4); irakurketa okerra (4); irakurketa pertsonala (5); irakurketa politiko (4); irakurketa politikoa (11); irakurketa positiboa (10); irakurketa saioak (4); irakurketa soila (4); irakurketa sustatzeko (5); irakurketa zehatza (5)

konstituzioaren irakurketa (4); lanaren irakurketa (6); legearen irakurketa (10); lehen irakurketa (7); liburuaren irakurketa (4); obraren irakurketa (6); olerki irakurketa (6); partidaren irakurketa (4); poesia irakurketa (4)

beste irakurketa bat (12); bestelako irakurketa egin (6); bigarren irakurketa bat (5); egin zuen irakurketa (6); egiten duen irakurketa (5); irakurketa baikorra egin (5); irakurketa kritikoa egin (5); irakurketa politikoa egin (4); irakurketa positiboa egin (5); oso bestelako irakurketa (4); testu baten irakurketa (4); zein irakurketa egiten (5)

irakurketak egiteko (5); irakurketan murgildu (4); irakurketarako zaletasuna (4); irakurketari ekin (5); lehen irakurketan (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus