Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

siziliar 1 izlag Siziliakoa, Siziliari dagokiona.

Senakerib sumindu egin zuen bere agintepeko lurren siziliar kostan "itsasotiko gizon lotsagabe" heleniko kanpotarren matxinada ausartak. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 236. orr.

Siziliar birjina batek bezala begiak apaltzen. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 455. orr.

Bere garaiari eta etorkizunari buruzko galderak planteatzeko darabil Vincenzo Consolo siziliar idazleak nobela historikoa. Berria - Kultura   2004-01-27

Siziliar doinuz zipriztindutako frantsesez. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 498. orr.

Ekialdeko siziliar despotismoarekin. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 133. orr.

Lehen bazen talde siziliar abertzale bat, baina gaur egun oso gutxi dira. Berria - Mundua   2004-06-05

Gazte zela hainbat gizonekin izaniko sexu harremanak bildu ditu idazle siziliar gazteak '100 colpi' liburu erotiko-pornografikoan. Berria - Kultura   2004-06-10

Gure aroak baino VI. mende lehenagoko poeta siziliarra, Stesikoro Himerakoa, arras estimatua izan zen aintzinate guzian. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 220. orr.

Prakak janzten zituen etxean egoteko, bertan urte batzuk zeramatzaten emakume siziliar australiartuen moduan. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 180. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Italiar-siziliar estatu osoa, Pedroren ondare gisa aita santuek gutiziatzen zutena, [...]. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 133. orr.

· 3 iz Siziliako herritarra.

Erromatar Inperioaren ekialdeko probintzietako jendeak arabiar gerra-taldeenganako zituen sentimenduak eta siziliarrek Garibaldiren-ganako zituztenak ez ziren batere desberdinak. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 321. orr.

"Awright", esan zuen siziliarrak. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 118. orr.

Siziliarrak legez, asko izaten ziren gabonetan etxean: osaba-izekoak, lehengusuak, aitite-amamak... Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 181. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus