Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

piztitxo (orobat piztiatxo; Hiztegi Batuan piztitxo agertzen da) iz piztia txikia.

Inguruko isiltasuna, txoriak eta gure zuloaren ingurutik zebiltzan piztitxo beldurtiak entzuteko landan bakar-bakarrik geundenez gero. Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint - 40. orr.

Nor izan ote zitekeen dotore, samur eta sotil aski, piztitxo pinpirin eta polit horien gorputzera igarotzeko? Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 57. orr.

Piztitxo sendokotea zen, txima zuri nahaspilatuak zituen eta han-hemenka beltzuneak alboetan. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 50. orr.

Peterrek, piztitxoa erakartzeko azkeneko baliabide gisa, ogi puska bat eskaintzen dio orain eta... bai, Muxi badator ateraino, eta atea itxi egiten da. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 141. orr.

Suntsitze-legeen nahitaezko ondorio direnak, hala nola, adibidez, simaurtegietan jaiotzen diren har mota ezberdinak, usteltzen diren fruituetan sortzen diren piztitxoak, gauza hezeak usteltzean jaiotzen direnak, hesteetan hazten diren harrak, etab. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 194. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus