Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

irakurzale (orobat irakurtzale) 1 iz irakurtzaletasuna duen pertsona.

Gauza ezaguna da, irakurzaleon artean, nolako garrantzia izaten duen liburu baten hasierak. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa» - 63. orr.

Opari erredundanteak izan ohi dira hauek: erretzaile bati hautsontzia, bizikleta zale bati bizikleta, irakurtzale amorratu bati liburua. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 148. orr.

Liburutegi atsegina da hau, oso bisitatua, irakurzaleek estimatua. Berria - Kultura   2004-04-23

Ez dago liburu on bat utzaraziko duen berri onik irakurzalearentzat. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 254. orr.

· 2 izond irakurtzaletasuna duena.

Kalesako neska irakurzalearen agerraldi hura. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 63. orr.

Baltzari bidali nion testua, lagun irakurzale moduan bere iritzia eskatzeko. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa» - 112. orr.

Cienfuegosek edo Azkaratek edo ezpainean behera sakaila duen Eibarko armagile batek edo tabernari irakurtzale batek zure berba esplikatuko zuten urteetan, tipografo klandestinoak balira legez: [...]. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 170. orr.

Nire aitak esandako hitzez oroitu ninduan, zeren, nahiz eta oso irakurzalea izan ez, ikasiak baitzitian egia batzuk, bere bakardadean eta bizi eskarmentuan oinarrituak. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 188. orr.

Mutil azkarra zen, irakurzalea. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 24. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus