Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

soberaxko (orobat soberasko) adlag adkor gehitxo.

Arbelbide soberaxko baikorra agertu zela dio Urricarrietek. Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide» - 48. orr.

Soberaxko edaten ere du; eta edana sartzen delarik etxerat, kasu! Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 81. orr.

-Duela aste pare bat, larunbat batez, soberaxko edan nuen, eta gauza batzuk erran nituen, isilik egonik hobeko bainuen. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 225. orr.

De Villepin horrek ez ote du berak soberaxko erakusterat emaiten kargu hori gogotik har lezakeela? Herria   2005-04-28

Bestalde ez ote diren zergak soberaxko emendatuko. Herria   2005-12-01

Atzo soberaxko, gaur gutixko. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 395. orr.

Biok egin genuen irri, ozenago eta luzeago hark, bertzelako batean soberaxko idurituko zitzaidan maneran. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 364. orr.

"Denbora" deitzen badut badirudi orain dela bi mila urte gertatukoaz ari naizela eta hori ere soberaxko da. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 52. orr.

Soberakina soberakin, soberaxko bazela pentsatu dukete Goncourt Sariko epaileek, saria eman baitiote Weyergans jaunari. Herria   2005-11-10

Kanpotar bat lur hartaz, eta haren biztanleetaz, gutiespenekin mintza zedin soberaxko zen. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 158. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus