Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

iratzartu [340 agerraldi, 83 liburu eta 58 artikulutan], iratzar, iratzartzen da/du ad esnatu. ik iratzarri; itzartu.

Goizalderat iratzartu ginen, biak elkarren besoetan oraino ahantziak... Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 64. orr.

Lehenik iratzartu zena Basoi izan zen. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 108. orr.

"Iratzartu, Lucy", esan nion. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 167. orr.

Ardoaren lozorrotik iratzartu zenean, jakin zuen Noek bere seme gazteenak egin ziona. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 32. orr.

Amesgaizto batetik iratzartu banintz bezala. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 176. orr.

Beharko dute iratzartu Bordelesek. Herria   2005-02-27

Hartza iratzartzen dea ihauteria hor delakotz ala ihauteria hasten izaitekotz hartza iratzartu delakotz? hori, dakienak daki, nik ez dakit! Herria   2001-02-08

Bai, ongi iratzartu orduko, gustatzen zitzaidan bezperako lan eta hara-honatak arra-gogoratzea. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 27. orr.

Lo zegoen, ez nuen iratzartu. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 140. orr.

Gaua han harat joana zitekeen bagoiko atea bat-batean ideki zenean S.S. en orroek iratzartu gintuzten. kontzentrazio-esparru bateko iratzargailuak iratzartzen ez dituen bakarrak gehiago iratzarriko ez direnak baitira, eta horiek hor daude hilotz. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 37. orr.

Sorterria iratzartu eta salbatu nahi zuen. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 146. orr.

Francori eskerrak emateko, zeren harek min asko egin du Euskal Herrian bainan iratzartu du abertzaletasuna. Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 62. orr.

Iraun ezak iratzarturik zazpiak arte, orduan jaikiko baitzaik aita lanera, eta ama haren atzetik, gosarikoak prestatzera. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 281. orr.

Goizetan, jeikitzean, berehala iratzartua zirea eta behar duzu zonbait denbora eleketa hasteko? Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 169. orr.

Bortz minuturen buruko lagun guziak iratzartuak ziren. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 204. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus