Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

metriko2 1 izond neurri sistemaz mintzatuz, oinarritzat metroa duena.

Sistema metrikoan egiten dugun gisa, hamar egun pasatzen direnean, adibidez, sor genezake unitate bat, eta ehun pasatzen direnean beste bat, eta 1000 pasatzen direnean beste bat, eta abar. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 26. orr.

2 kintal metriko sistema metrikoko kintala.

Denen artean, begira botata, 1.205.000 kintal metriko belar jo zuten, eta seina pezeta kintaleko: 7.230.000 pezeta... orduko pezetak, noski. Pello Zabala   «Zeruan zer berri» - 42. orr.

3 zinta metriko metroak eta metroaren zatiketak markatuak dituen zerrenda, luzerak edo distantziak neurtzeko erabiltzen dena.

Teknikariak paper bat atera zuen besapean zeraman karpetatik, zinta metriko bat soineko poltsikotik, eta argazki kamera digital txiki bat. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 124. orr.

Pentsamendu lohiak baztertzeko zinta metrikoz neurtutako larruazal azalgarria, erakuts daitekeenaren neurri zuzen eta egokia. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 191. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus