Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sobra 1 adlag sobera, gehiegi.

Batzuetan Ainararen etxera deitzen zuela, Txatoz galdezka, nahiz jakin behar zuen, sobra jakin ere, Txato jada ez zela Ainararen etxean bizi. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 11. orr.

Errege guzietarik eztiena eta amualtsuena -sobra ezti eta amultsua, ezen bortitzago izan balitz, bere eginbideak hobeki beteko zituen. Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide» - 156. orr.

· 2 iz pl hondarrak, geldikinak.

San Juan suetarako etxean sobra bila ari nintzela topatu nuen amak kendutako nire metalezko pistola. Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da» - 127. orr.

Sutara bota genituen sanjuan sobrak, aurreko urtetik sabaian sikatzen egondakoak, sobra handirik ez zegoen arren. Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da» - 128. orr.

3 sobrako izlag soberako.

Zenbat ere gauza zentzugabe eta sobrako egiten zituen, denak iruditzen zitzaizkidan niri natural askoak eta ezinbestekoak. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 144. orr.

Musuen dosifikazio hura: beti musu baten faltan, eta "ilun dago hemen, Lucas" eta "hobeto" eta "ez, hemen ez, gero, Lucas"; sobrako musurik ez, dosifikazioa beti. Unai Elorriaga   «SPrako tranbia» - 47. orr.

4 sobran [102 agerraldi, 29 liburu eta 30 artikulutan] adlag behar dena baino gehiago izanik, beharrezko ez dena izanik. ik sobera 8.

Gainera aterpea geneukan, nahikoa egur sutarako, janaria sobran jakitegian... Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 182. orr.

Kontakizun minimalistetan, "sobran" dagoen guztia ezabatu egiten da, kontatzen diren gauzetatik nahiz kontatzeko modutik. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 7. orr.

Baina nire tokia ez dago inon ere; sobran nago. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 202. orr.

Txilintxo hauek sobran daude hemen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1054. orr.

Klinikek enbrioiak sobran gordetzen dituzte ernalketa saioek hainbatetan huts egiten dutelako. Berria - Gaiak   2004-10-08

Ez dute erabat lortzen sobran ez sentitzea. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 216. orr.

Beste asmazio guziak sobran ditu, edo eskas. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 181. orr.

Oslora zihoala esan zidan, olioa eta kortxoa garraio, baina denbora sobran zuenez, Kopenhagen gelditu zela, derrigorrezko konponketak egitera. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 271. orr.

Ez da existitzen, ez baitu ezer sobran: gainerako guztia da sobran dagoena haren aldean. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 279. orr.

Batzuei kontzientzia nazionala falta zaie; nik sobran daukat. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 118. orr.

5 aski eta sobra ik aski.
6 nahikoa eta sobra ik nahikoa 31.
7 sobra ere (orobat sobrare) itxuraz, antza denez.

Idazlearen hilketan, sobra ere, ez zegoen argitu beharreko ezkutukirik. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 43. orr.

Sobra ere bere amorantearen aitak arreglatuko zuen horrela. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 25. orr.

Badaki bai, sobra ere, ondorio ekaitztsuak inguratzen. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 292. orr.

Baina Pedromari parte txarrekoa izan eta, sobra ere, guri hasiera-hasieratik antzeman zertan genbiltzan, eta... Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 146. orr.

Sarjentuak irizten zion bera ordurako nahiko su itzalita zegoela bere bizitzan, eta sobra ere, berriz larrua suari eskaintzen hasteko. izan ere aurrean hainbat baso hustu edo erdi hustu zeuzkaten, nahiz eta haiek sobrare usteko zuten bakarra edan zutela. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 135. orr.

Bizitza bera ere irautea besterik ez baldin bada, motela da sobra ere, ez? Berria - Kultura   2006-02-18

8 sobra izan da/du ad sobera izan.

Zein dugu hortaz, zinetan sobran dena, publiko hutsean oinarritutako gizarte eredu honetan, artista edo publikoa? Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 292. orr.

Nik dirua sobra dut. Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth - 9. orr.

-Hi ez hago ongi -esaten dio Jesus Mariak-, sobra ere sekretu garratzen bat gordetzen duk hik. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 55. orr.

Gu beti kejo eguzkiarekin: eskas ez badugu sobra. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 227. orr.

Ez zitzaiola ez koma bat falta ez sobra. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 186. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sobra ere (14)

sobran dago (3); sobran egonen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus