Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

soda (orobat zoda g.er.) 1 iz karbono dioxidoa duen uraz eginiko edari gasduna.

Senarrari whiskia eta soda nahastu zizkion edontzi luze batean eta berarentzat pare bat hazbete whiski atera zuen beste edontzi batean. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 160. orr.

Sodak whiskya hondatzen du, maitea! Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams - 28. orr.

Scotch highballs: whiskya, sodaz eta izotzaz hornitua. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 204. orr.

-"Ballantine" bat hartuko dut, sodarekin -esan zuen berak-. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 79. orr.

Nik whiskia sodarekin edan nuen, hurrupa bat. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 87. orr.

Lurrina eta zetazko jantziak eta larru-azalen berotasuna, eta guztiak hara eta hona ibiltzea esku batean edalontzi bat whiski eta sodarekin eta bestean zigarreta batekin. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 121. orr.

Bi whisky-soda prestatu nituen, dibanen arteko mahaitxoan jarri, eta ondoan eseri nintzaion. Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain - 31. orr.

Whiski-eta-soda edaten ari ginen gu denok, Felix izan ezik. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 121. orr.

Pioneer konpainiak Sunskit marka daramaten sodak promozionatu nahi ditu. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 158. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Soda ura balitz bezala edaten du koñaka. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 59. orr.

3 edontzi bete soda.

Orduan bere soda bukatu eta patioko aterantz abiatu zen. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 118. orr.

Verak sodak zerbitzatu zituen. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 118. orr.

4 soda erregarri soda kaustikoa.

Azido klorhidrikoa indargabetzeko soda erregarria eta ura erabili zituzten eta laino kaltegarri bat sortu zuen horrek enpresa barrualdean. Berria - Euskal Herria   2004-01-08

5 soda kaustiko sodio hidroxidoa, purua denean erregarria dena, eta ezkata edo ale gisa merkaturatzen dena xaboiak egiteko.

Kloroa, soda kaustikoa eta azido klorhidrikoa ekoizten ditu Electroquimica de Hernani enpresak. Berria - Euskal Herria   2004-01-08

Bi kamioiek elkar jo zutenean bietako batek zeramatzan substantzia arriskutsuak errepidera erori ziren: mila litro soda kaustiko eta 40 litro akuaforte. Berria - Euskal Herria   2004-08-04

Lagunak, baietz bai, garbituko ziola; bazuen hartarako zoda kaustikoa, zernahitarako balio zuen ixurki kimikoa. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 192. orr.

Zoda kaustikoak oihal guzia jan zuen, erre, suntsitu. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 192. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus