Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

plankton (orobat plakton g.er.) 1 iz itsas uretan edo ur gezatan suspentsioan dauden organismoen multzoa.

Haizeek Saharatik itsasora eramaten duten hautsa Atlantikoko planktonaren janaria da, eta horrek karbono dioxidoa xurgatzen du. Berria - Gaiak   2004-10-19

Ekaitz txoriak, berriz, planktona jaten du, eta kate trofikoaren oinarriaren osasunaren berri ematen du horrexegatik. Berria - Euskal Herria   2004-06-05

Plaktona gutxituz gero, gainera, hura jatetik bizi diren landare eta animalia espezie ugari desagertzeko arriskua dagoela nabarmendu dute zientzialariek. Berria - Gaiak   2004-08-18

Plaktona gutxituz gero, gainera, hura jatetik bizi diren landare eta animalia espezie ugari desagertzeko arriskua dagoela nabarmendu dute zientzialariek. Berria - Gaiak   2004-08-18

Gure arrainaren nagusitasuna ez da uste ustela, oinarri zientifikoa duen zerbait baizik; planktonaren gorabehera da: gure plataforma laburra eta estua da zoritxarrez, baina tropikala du flora, eta uraren tenperatura, berriz, hotza; bi eragile kontrajarri horiek plankton berezia dute ondoriotzat, eta, bide batez, munduko arrainik hoberena. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 139. orr.

Koralari ez ezik, plaktonari ere egingo dio kalte azidotasunak. Berria - Gaiak   2004-08-18

2 (hitz elkartuetan)

Koralak, maskordunek eta zenbait plankton motak itsasoko ioi karbonatuen beharra dute, euren maskorrak garatu ahal izateko. Berria - Gaiak   2004-07-17

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus