Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

plantilla1 (orobat plantila) 1 iz enpresa edo erakunde bateko langile finkoen multzoa.

Biharamunean ere Iurretara joan behar izan nuen, telebistako plantillan alta hartzeko paperak izenpetzera, telebistako pertsonal buruarekin. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 111. orr.

Batzuk datu hotzak dira, plantilla organikotik, nominetatik edo haien gaixo-agiri edo opor-orrietatik atereak. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 51. orr.

Lortuko balute, 16 txirrindulariko plantilla izango luke Kaikuk. Berria - Kirola   2004-12-14

Ligako plantillarik onena dauka Valentziak, eta neurketa orekatua jokatu genuen. Berria - Kirola   2006-01-20

EHUren beste erronka bat: Administrazio eta Zerbitzuetako Plantila (AZP) handitzea. Berria - Euskal Herria   2004-03-18

Epaileek bertan behera utzi dute Iruñeko Udal Plantilla Organikoa. Berria - Kirola   2006-03-31

2 (hitz elkartuetan)

1985eko udazken hartan, langile plantilla eraberritu eta han abiatu ziren bakoitza berean. Pello Zabala   «Zeruan zer berri» - 96. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zerbitzuetako plantilako (3)

ertzaintzaren plantilla (5)

zerbitzuetako plantillako (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus