Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gaitziritzi (8 agerraldi, 4 liburu eta 2 artikulutan; ETCn 199 agerraldi; orobat gaitz iritzi 2 agerraldi, 2 liburutan; ETCn 65 agerraldi) 1 dio ad gaitzetsi.

Biek gaitziritzi zieten Konstantinoplako kontzilioko anatemei; biak jazarri zitzaizkien arrianoei.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 139. orr.

Poligamia inmorala ote da? Mahomatar batentzat Jainkoak berak onetsia da; europar batentzat, bere erlijioak gaitzetsia, Zuzenbideak zigortua, gizarteak gaitziritzia.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 71. orr.

Hari hobeki gaitziriztearren eramaten zuen berekin mendira, huts egiten harrapatuz gero poz-pozik, nahiz beraren eta berarekin zihoazenen kaltean izan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 69. orr.

Gu ere, besteak bezalaxe, ezpataren zibilizazio kakaztutik gatoz [...] baina behin batean kaka edo zorne horretaz ohartu, jabetu, hari gaitz iritzi, eta gabetu egin ginen, gainetik bota genuen gogoak halaxe emanda.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 68. orr.

ETAko kide guztiak erlatibistak direla pentsatzeko -esaten dihardugun zentzuan- ez dago ziorik; eta biolentziari "edonondik etorri" gaitziritzi nahi ez dion asko ez da partikularki erlatibista izango apika.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 202. orr.

Afrika edo Asiako ezeri moralki gaitzirizten ez gara ausartzen intoleranteak ez emateagatik. · Eta, nolatan, gaitziritzi norbait bada, esan berri duzunean: nire bizitza honela eta honela antolatu dut eta, egun, zoriontsua naiz erabat?  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 130. orr.

2 (era burutua izen gisa)

Halaber, Parisen jokaera politikoez gaitziritzik ez daiteke entzun behar [sic] Uagadugun (Burkina Faso) bihar eta etzi egingo den Frankofoniaren 10. bilera nagusian. herria¬

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus