Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

soiltasun 1 iz soila denaren nolakotasuna.

Gizona ez dela gorputz eta arima, osotasun eta soiltasun, baizik eta esperientzia oro unitario dela. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 27. orr.

Urteekin, gero eta hitz gutxiagoko bihurtu zen; halako soiltasun lehor eta gupidagabe batek hartu zuen, bizitzako abentura guztiak gozatuak izango balitu bezala. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 22. orr.

Barrenean dekorazioaren soiltasun orokorra nabarmena zen eta ez zeukan estatubatuar film puztuetan agertzen diren publizitate konpainien luxu faltsua. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 32. orr.

Eszenatokiari dagokionez, soiltasuna da nagusi, taula gainean mahai metaliko bat, jesarleku batzuk eta burdinazko lau panel haietariko bi atedunak besterik ez dagoelako. Berria - Kultura   2004-11-07

Kasu bereziak eztabaidatzerakoan, erabaki batek edo bestek soiltasun orokorrari nola eragingo dion iradoki baino ezin dugu egin. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 81. orr.

Zenbait goiargik Putzu-ren soiltasun formala mespretxuzko imintzio aristokratiko batez arbuiatzen du, ez baitu ez dakit zer xilipurdi nouveau baliatu. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 146. orr.

Ez al dator koadrila hau, jakinduriaren moda eta modista "konplikagarri" guziak saihestu nahiz, soiltasun xalo baten indar bila? Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 339. orr.

Zoragarri zaio tenpluaren soiltasuna. Alberto Barandiaren   «Mundu txikia» - 53. orr.

Bizarra ugaria zuen, luzatzen uzten ez zion arren; burua, berriz, gaztetatik soildu zitzaion, baina soiltasun hura ongi estaltzen ikasi zuen, birreta gainean jarrita. Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa» - 37. orr.

Gavoillek, soiltasun guztiaz, izterrean hazka jarraitzen zuen. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 144. orr.

Hitzak bere soiltasunean hartuko ditugu, kasu atzizkirik gabe, hiztegi batek jasotzen dituen -jasoko lituzkeen- eran. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 220. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Bertsolariek eta beste kultura batzuetako inprobisatzaileek batera eginiko saioetan, aldiz, entzule gehienek, bertsoen testua ez ulertu arren, generoaren aberastasun erantsi gisa, eta ez akats gisa, jaso dute bertsolaritzaren musika-soiltasun hori. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 225. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere soiltasunean (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus