Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

soineko 1 iz jantzia; batez ere gorputz enbor osoa estaltzen duena.

Emakumeak ez du gizonezkoen jantzirik erabiliko, ezta gizonak ere emakumezkoen soinekorik jantziko. Elizen arteko biblia   Dt 22,5

Galtzak ala soinekoa? Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 424. orr.

Etsia hartu beharrean, ez bat eta ez bi, senarraren soinekoak eta haren durbantea jantzi, eta dendatik irten zen. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 143. orr.

Aldatu zuen Saulek bere itxura beste soineko batzuk jantziz eta bi gizonekin joan zen. Elizen arteko biblia   1 Sm 28,8

Erantzi, kendu soineko horiek, eta estali dolu-jantziz. Elizen arteko biblia   Is 32,11

Burura errautsa bota eta urratu egin zituzten beren soinekoak. Elizen arteko biblia   1 M 3,47

Soinekoa eta soingainekoa urraturik nituela, belauniko jarri eta Jaunarengana, neure Jainkoarengana, luzatu nituen eskuak. Elizen arteko biblia   Esd 9,5

Ez zakutorik biderako, ez soinekorik aldatzeko, ez oinetakorik, ez eta makilarik ere. Elizen arteko biblia   Mt 10,10

Laborari baten soinekoekin, bere apez lana aintzina eremanen du gordeka. Herria   2003-10-30

Bai jaunak, eta bai andereak ere, oso dotoreak eta anpurusak ziren, bai beren soinekoetan, bai beren hizkera ozenean ere. Txillardegi   «Putzu» - 313. orr.

Jaka bana zuten biek soinekoaren gainean. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 206. orr.

Soineko bat egin diot. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 334. orr.

Gure amarentzat, soinekoak egitea arte bat zen, beti zer ikasia eskaintzen zuen arte bat. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 103. orr.

Adabakiekin soineko berria josteko. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 386. orr.

Nire ama ere joslea zela eta soinekoak mozten zituela. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 103. orr.

Soinekoaren bizpahiru botoi askatu zituen, beroak eragindako itomena arintzeko. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 36. orr.

Bizkor-bizkor, etxeko mantala kendu eta soinekoa sartzen dut burutik behera. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 32. orr.

Soinekoaren mahukan lehortu zituen begiak. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 59. orr.

Han, bere soinekoaren aurrea zabaldu, bularra altxatu eta azpialdea seinalatu zidanan. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 95. orr.

Txamarrotia aldiz hango arrantzaleen soineko bat zen. Herria   2001-09-13

Bere soineko eta kaftanarekin dotore jantzirik, pauso luzeka abiatzen zen kalezuloko sarbidera, han izaten baitzuen zaldikotxea zain. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 19. orr.

Tanga bat neraman jantzita; kuleroak soineko azpian nabarmendu ez daitezen erabiltzen dut. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 22. orr.

Pezaka kentzen zizkioten bere soineko guztiak eta erlikiatzat eramaten. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 11. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bere soineko bikainak erantzirik, dolu-jantzi zarpailak hartu zituen soinean. Elizen arteko biblia   EstGr 203,13

Soineko motz bat jantzi zuen, besterik ez. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 283. orr.

Soineko luze ederrez jantzia zegoen neska, halaxe janzten baitziren errege-alaba ezkongabeak. Elizen arteko biblia   2 Sm 13,18

Mundura traje edo soineko lisatu eta guzti erdituak izan balira bezala. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 55. orr.

Soineko gris botoiduna. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 65. orr.

Nire Lehen Begiek han egon nahi zuten: ikusi egin nahi zuten la paysanne rasozko soineko zuri batekin jantzita. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 175. orr.

Soineko estu beltza jantzi duzu, Eñauti gustatzen zitzaiona. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 215. orr.

Amerikar jostunek soineko koloretsuak egiten dituzte Europako emakumeentzat, eta jostun europarrek, berriz, soineko ilunak Amerikakoentzat. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 92. orr.

Soineko dotoreen eta altzari garestien ikusmirak diru-gosea pizten zion. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 62. orr.

Artean mahuka gabeko udako soineko loreduna zeraman emakume handi batek aurrera egin zuen gu guztion artetik. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 88. orr.

Haren azpiko soineko zabal loredunaren gisakoa Kristinak ere probesten zuen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 100. orr.

Bere ezkontzako soinekoa guretzako jaunartzeko soineko egin zuen. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 423. orr.

Kotoizko soineko zuri-gorri bat, betiko soineko klasikoa. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 161. orr.

Zetazko soineko zuri garden batez jantzia, azahar lurrin gozoz oparo bustia. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 58. orr.

Beharrik Aqualanden itxurazko soineko bat irabazi nuen. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 57. orr.

Eskolarako 2 soineko (negurako), janzteko 2 soineko (udararako). Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 65. orr.

Annak dantzarako soinekoa erantzi eta kamisoia jantzi zuen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 376. orr.

Halako batean, bere pieza bakarreko soinekoa gainetik kentzen zuela, biluztu zitzaidan Mignon. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 486. orr.

Etxean tindaturiko soineko bat zeukan jantzirik, eta oinutsik zegoen. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 92. orr.

Ez daitezela apain orrazkera nabarmenez, urrez, harribitxiz edota soineko aberatsez. Elizen arteko biblia   1 Tm 2,9

Parisen jositako soineko garestiak eta larru leunez apainduriko berokiak. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 53. orr.

Zer ikustera irten zineten bestela?, soineko apainez jantzitako gizona? Elizen arteko biblia   Mt 11,8

Perkalezko soineko ñabar batez jantziriko emakume lodi adineko bat. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 96. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Atzetik hurbildu eta soineko-ertza ukitu zion Jesusi. Besteak, berriz, soineko-hegala jasoz jarraitzen. Elizen arteko biblia   Lk 8,44

Zeta beltzezko soineko botoiak lotzen ari zen, oihala bere eskumutur gizenen indar guztiarekin tenkatuz. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 369. orr.

Lehen orkatilak agerian uzten zizkioten soineko-barrenek orain lurra erraztatzen zuten. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 326. orr.

Goxoki ugarien artean bakar bat hautatu behar duen haurraren erabaki neketsua bihurtzen ari zitzaion Norari soineko-probaketa. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 153. orr.

Lissar karrikan behin soineko saltegi bat eta ere Francis Jammes karrikan eskulan saltegi bat. Herria   2004-11-18

Eskualdatuz joan zen, pixkana-pixkana, soineko bilduma hura. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 76. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Galeoi bat azaldu zen, emakume ilehori soineko zuri batek gidatua. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 66. orr.

Gizon bizar-gorriak emakume soineko-zuria hartu zuen, eskuin eskua emakumearen gerrian jarririk eta ezker eskuaz emakumearen eskuinari oratuz, eta jira eta buelta egin zuten dantzariek. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 92. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Smoking, frak eta trajeak zeramatzaten gizonezko askok eta gau-soineko luzeak, larruzko gainekoen azpitik, emakumezkoek. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 159. orr.

Ahantz ote daiteke neskatxa bere bitxiaz, andregaia bere ezkon-soinekoaz? Elizen arteko biblia   Jr 2,32

Ireki dugunean bolante zuri deigarri batzuek dituela ohartu gara, eztei-soineko baten eran. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 94. orr.

Eszena samur baten erdian, ni, gala-soineko beltz berria jantzita. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 34. orr.

Jarri zioten buru-zapi garbia, eta jai-soinekoa jantzi. Elizen arteko biblia   Za 3,5

Satinezko festa-soineko zuri zimurtu bat. Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams - 231. orr.

Bainu-soineko garbi bat bere plastikozko zorrotik atera eta dutxara abiatu nintzen. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 74. orr.

Éva, berriz, dama gazte bat zen, hiritarra oso, moda-modako kirol-soineko batez jantzia. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 57. orr.

Bere sport-soinekoa ez zela jatetxe dotore baterako batere egokia. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 85. orr.

Ez ziren meza-emaileak falta, baizik eliz-soinekoak, apezpiku makila, eta apezpiku burukoa. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 131. orr.

Albak ez ziren denak izarikoak, meza-soineko zenbait deskoloratuak ziren. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 137. orr.

Errazago sartu zitzaien neskame soinekoa neskame izaera baino, arima ez baita gorputza bezain mozorrozale. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 150. orr.

Orduan Tamarrek alargun-soinekoa erantzi eta zapi batez estali zuen aurpegia. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 90. orr.

Gatibu-soinekoa erantzi eta etxean geldituko da hilabete batez bere aitamengatik negar egiten. Elizen arteko biblia   Dt 21,13

6 irud/hed

Nire liburua soineko bat da, egunerokotasunaren absurduan ehundua. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 15. orr.

Jerusalem, erantzi nahigabe eta zoritxarraren soinekoa, jantzi betiko Jainkoak damaizun ospearen soineko ederra. Elizen arteko biblia   Ba 5,1

Mendekua jantzi zuen soineko, haserre-sumina soingaineko. Elizen arteko biblia   Is 59,17

Harrokeria dute lepoko, bidegabekeria soineko. Elizen arteko biblia   Sal 73,6

Nik eman nizkion hodeiak soinekotzat eta behe-lainoa ume-zapitzat. Elizen arteko biblia   Jb 38,9

Hezurdurak, zinezko eskeletoak, larruzko soinekoekin eta begiekin, oraino bizirik zeuden. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 191. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bainu soineko (3); bere soineko (24); beren soineko (4); bi soineko berri (3); egindako soineko (3); gau soineko (7); hitzaren soineko (3); koloreko soineko (5); kotoizko soineko (4); lepoko zuridun soineko (3); nire soineko (5)

soineko apainez jantzitako (4); soineko arin (6); soineko arin bat (3); soineko azpian (3); soineko bat jantzi (3); soineko bat zeukan (3); soineko beltz (21); soineko beltza (9); soineko beltzak (3); soineko beltzaren (5); soineko beltzez (6); soineko berde (11); soineko berri (16); soineko berri bat (6); soineko berria (10); soineko berriak (4)

soineko eder (5); soineko ederrak (3); soineko ertza (4); soineko estu (4); soineko estua (4); soineko gorri (10); soineko gorri bat (4); soineko gorriz (3); soineko gris (5); soineko grisa (3)

soineko ilunak (3); soineko koloretsuak (6); soineko luze (15); soineko luze bat (3); soineko luzea (4); soineko luzeak (3)

soineko politak (3); soineko soil (3); soineko txiki (3)

soineko urdin (10); soineko urdina (3); soineko zaharra (3); soineko zuri (26); soineko zuri bat (7); soineko zuria (18); soineko zuria zeraman (3); soineko zuriak (4); soineko zuriz (11); soineko zuriz jantzia (4)

udako soineko (7); udako soineko zuri (3); zetazko soineko (10)

alargun soinekoa (3); bere soinekoa (9); egindako soinekoa (4); ezkontzako soinekoa (3); gaueko soinekoa (3); neskaren soinekoa (3); nire soinekoa (4)

soinekoa erantzi (9); soinekoa jantzi (13); soinekoa jantzi zuen (3); soinekoa jantzirik (3); soinekoa jantzita (3); soinekoa zeraman (3)

bere soinekoak (10); beren soinekoak (4)

soinekoak egiten (3); soinekoak erantzi (5); soinekoak hartu (3); soinekoak janzten (3); soinekoak urratu (4)

bere soinekoaren (5); soinekoaren azpian (5); soinekoaren azpildurarena (3); soinekoaren botoiak (3); soinekoaren goiko (3); soinekoaren mahuka (3); soinekoaren puskak (3)

bere soinekoari (3)

ez soinekorik aldatzeko (3); soinekorik ederrenak (3); soinekorik gabe (3)

soinekotik heldu (3)

ezkon soinekoz (3); soinekoz jantzia (3); soinekoz jantzita (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus