Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ibarralde (orobat ibar alde) iz ibarra dagoen aldea.

Morrontzan aritu eta gero, konde-tituluren bat eman ohi zieten, edo hala-holako probintzi edo ibar alderen bateko markes-titulua gehienez. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 34. orr.

Trintxeran zegoela, Elgetatik hirurehunen bat metro ekialdera, Uberako ibar aldera so, Loxeta baserriko sorora zehazki. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 16. orr.

Soroaren ertzetik jo dute ibar aldera, eskuinean entzuten duten errekaren bila. gero bidea behera egiten hasi zen, ibar aldera. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 100. orr.

Eta Sodoma, Gomorra eta ibarraldeko lautada osora begiraturik, kea ikusi zuen labe batetik bezala lurretik altxatzen. Elizen arteko biblia   Has 19,28

Hor baziren batzu Alzaziatik, Bretaniatik eta Kataluñatik etorriak, bai eta Aran ibarraldetik. Herria   2004-06-24

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus