Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

platano1 1 iz zuhaitz sendo eta itzaltsua, azala xafla erorkorrez osatua duena, bost puntako hosto zabalak eta fruitu biribilak eta haziz beteak dituena (Platanus acerifolia edo hibrida).

Platanoen itzalpean dagoen aulkian jartzen naiz, gorputzaren utzikeria goxoak izpiritu osoa husten didala denbora berean. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 95. orr.

Zabaldu nuen ataka, eta etxerantz alde bietako platanoen adarrak arku eginik tunel garai bat eratuz ganga gisako bat eratzen zioten bidean barrena sartu nintzen. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 398. orr.

Haritza dute gehien bat landatzen, bainan ere bertze zuhaitz mota batzu: urki, eltxaurrondo, platano... Herria   2003-03-20

Pinuak platanoa eta gaztaina, lizarra eta akazia ordezkatu ditu hemendik gora. Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna» - 87. orr.

En-Gediko palmondoa bezala hazi naiz, Jerikoko larrosondoa bezala; lautadako olibondo mardula bezala, platanoa bezala luzatu naiz. Merkatu nagusiaren kaleko postuei begiratzen zien lasai, puntu egiten; espaloia alprojez borborrean zegoen, lurrean aztarrika, han landaturiko platanoen burdin hesien azpian. Elizen arteko biblia   Si 24,14

2 (hitz elkartuetan)

Jakobek, zumitz-, urritz- eta platano-ziri batzuk harturik zuritu egin zituen eta abereak edatera zihoazen asketan jarri zituen. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 86. orr.

3 platano arbola (orobat zuhaitza) ik platanondo.

Mutilak urkaturik munduko platano-arbola ederrenetan. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 23. orr.

Laugarren etxean platano-arbola baten ernamuinak zeuden erorita teilatu gainera eta belardi itxura emana zion atariari. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 329. orr.

Gainerakoak parkeko banku ilunenera joan ziren: platano-zuhaitz pare bat zegoen albo banatan, eta haren aurreko farolak ez zuen argirik egiten. Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 38. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus