Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

platano2 (Hiztegi Batuak banana hobesten du) iz banana.

Zerbitzariak biak ekarri zizkidan: tea mendarekin eta platanoa. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 222. orr.

Amonak platanoa edo mandarina ateratzen du mantal azpitik, luhartza kentzen laguntzen diodan bakoitzean. Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten» - 87. orr.

Platanoak zuritzeko makina. Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda - 70. orr.

Rita Hayworth Gilda filmean eskularru luze hura eranzten, platanoari azala eranztea ere zilegi ez zenean. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 10. orr.

Zalantzan geratu zen une batez, eta -ma nahna, banana- platano batekin itzuli zen. lan istripu bat izan eta gero kalean platanoak saltzen ikusiko dugu. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 219. orr.

Emakumeak ez dira masturbatzen bibragailuak, pepinoak, azenarioak edo platanoak baginan sartuta. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 32. orr.

Etzanda zegoen, platano azal baten ondoan, odol hari fin bat garondotik zeriola. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 97. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus