Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

maiseatu (orobat maixeatu g.er. eta maxeatu g.er.), maisea, maiseatzen du ad zerbaiten alde txarrez edo ustez txarrez marmarka edo gaizki esaka aritu, maiseaketan ibili.

Jende guztia maiseatzen du, inorekin ez pozik! Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 143. orr.

Gobernu zitala maiseatu zuen, bere enplegatuei leher egin arte lan eginarazi eta heriotza duin bat izateko adina ere ez ziela ziurtatzen eta beste halakoak esanez. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 155. orr.

Haien azaluskeria eta jantziak direla-eta inongo gupidarik gabe eta oso hitz gordinez maiseatu dituenek gorroto diotelako. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 257. orr.

Ez esan hitzik inor laidoztatzeko edo maxiatzeko; izan ere, agerikoa ez den bekatu larria azaltzen badut, bekatu larria egiten dut. Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa - 57. orr.

Florenten gehiegikeriazko bizimodua maiseatzeko. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 210. orr.

Duda-mudan jartzen dira zientziaren eta teknikaren abantailak, ekologia goraipatzen da, kapitalismoa maiseatzen. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 14. orr.

Ez naute laudatu, ez maiseatu. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa» - 9. orr.

Bai, emakume horiek ere maiseatu nahi ditut, mundu guztia maiseatu nahi dut. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 148. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus