Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ogasun 1 iz norbaitek dituen ondasunen multzoa.

Ezkontza pertsonen arteko batuketa da; senar-emazteak aske dira euren ogasuna kolokan ez jartzeko. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 72. orr.

Orain artekoak ongi azaltzen digu gai honetan eskubideen desmasiak zerga-kopurua urritu egiten duela eta ogasunak berak ezin duela herritarra kaltetu, bere burua ere kaltetu gabe. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 90. orr.

2 pl ondasunak.

Anarkia feudaleko garaietan printzeak eta lurjabeak pobre samarrak ziren, eta beren menpekoak zigortuz eta krimenetik ere etekinak atereaz handitzen zituzten beren ogasunak. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 116. orr.

3 (orobat O larriarekin) Estatu baten edo Euskal Herriko Foru Aldundien ondasun, errenta eta hartzekoen multzoa. ik finantza.

Gizarte Segurantza alde batera utzirik, espainiar ogasunak nazioaren ondasunen %19 baino ez ditu kontrolatzen. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 58. orr.

Nafarroako Ogasunarekin kontuak kitatzeko epea maiatzaren 7an hasiko da. Berria - Ekonomia   2004-04-22

2003ko irailean, Espainiako Ogasunak BEZagatik eta zerga bereziengatik Gasteizkoari ordaindu beharrekotik 32 milioi horiek kendu zituen. Berria - Ekonomia   2004-05-01

Labur, bi eratako zergak daudela esan daiteke: zuzenekoak, Ogasunari zuzenean ordaintzen zaizkionak, eta zeharkakoak, artekari baten bidez ordaintzen direnak. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 36. orr.

Fakturak behar bezala egitekotan, Ogasunarentzako atxikipena jarri beharra zegoen, eta horretarako lizentzia fiskala atera behar. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 120. orr.

Ogasunak, jada, 75.000 likidazio proposamen egin eta bidali dizkie aitorleei. Berria - Ekonomia   2004-04-24

Afrikatik ekarritako esklabo beltzen salerosketa sasoiko ogasunaren zutabea zenean, Garat anaia nagusia horren kontra agertu zen sutsu, horri buruz inor gutxi mintzo zen garaian. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 318. orr.

Eta nik ehundaka tona zilar emango diet ogasuneko zerbitzariei, errege-gordailura eraman dezaten. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 134. orr.

Ogasunak ere laster nozitu zituen kalteak: alde batetik, artisautza-produkzioaren gaineko zergen bilketak behera egin zuen deblauki, [...]. Iban Zaldua   «Etorkizuna» - 20. orr.

Hogeita hamabost urte zeramatzan administrazioan, eta jendeak madarikatzen duen funtzionario horietako bat zen, metodikoa eta zuzena, "denok gara ogasuna" lelo barregarriaren jarraitzaile sutsua. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 153. orr.

Ogasuneko eraikinean urrezko txanponak pilatzen ari ziren sabairaino. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 371. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Epailea fiskoaren abokatu zen gehiago egiaren bilatzaile hotz baino, ogasun-kutxako agente, legeen babesle eta ministro baino lehenago. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 60. orr.

Oso bestelako iritzia dauka Ekonomia eta Ogasun Ministerioak. Berria - Ekonomia   2004-05-30

Herri-min eta giza min elkartasunezkoak eraginda edo Ogasun Sailak hartaratuta den, ez dagokit juzkatzea. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 91. orr.

Zazpi orri, Ekonomi eta Ogasun Departamentuan ohi duten babo-hizkera hanpatuan. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 34. orr.

Aisialdiaren sirena hotsa entzun bezain laster, Ogasun egoitzaren parean zegoen kafetegira abiatu zen. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 106. orr.

Zergadunek 25 milioi aurreztu dituztela azaldu du Ogasun zuzendariak. Berria - Ekonomia   2004-04-02

Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Ogasun sailburu Idoia Zenarruzabeitiak atzo jakinarazi zuenez, [...]. Berria - Harian   2005-10-30

«Tratamendu hobea egiten dio seme-alabadun familiei eta adineko aitorleei» Juan Jose Mujika Gipuzkoako Ogasun ahaldunak atzo iragarri zuenez. Berria - Ekonomia   2004-04-24

Konfiantza falta argudiatu du Ogasun diputatuak Ibarra kargutik kentzeko. Berria - Euskal Herria   2004-02-14

Francisco Iribarren Ekonomia eta Ogasun kontseilariaren esanetan Nafarroako ekonomia «oso orekatua» da. Berria - Ekonomia   2004-03-18

Behin «kontuak orekatuta» hitz egiteko prest dagoela azaldu du Espainiako Ogasun idazkariak. Berria - Ekonomia   2004-05-01

Miguel Angel Fernandez Ordoñez Espainiako Ogasun Estatu idazkariak. Berria - Ekonomia   2004-11-18

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ohiko bideez gain, sakelako telefono bidez egiteko aukera eskaintzen du Foru Ogasunak. Berria - Ekonomia   2004-04-22

Hego Euskal Herriko foru ogasunek 11.655 milioi euro bildu zituen iaz, eta zeharkako zergen pisuak gora egin zuen berriro, «langile arrunten kalterako». Berria - Ekonomia   2004-09-28

6 Ogasunaren egoitza.

-Ostolazaren emazteak Foru Ogasunean egiten zuen lan. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 145. orr.

Gero Ane Lizarazuri deitu zion Ogasun bulegora. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 237. orr.

7 Herri Ogasun Ogasun Publikoa.

Ez da dudarik lotan eta jokoan eman zituela zati handi batean: gauza ziurra da behea jo zuela ondarez, Herri Ogasuneko diru-txartelen "kupoia ebakitzen ez zuelako". Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 35. orr.

Gainzorra ematen den kasuetan, «gobernuak kontzertazio bidea erabili nahi du Herri Ogasun eta jabeen arteko konponbidea antolatuz» azaldu zuen Marc-Philippe Daubresse Etxebizitza arloko Estatu Idazkariak Berria - Euskal Herria   2004-05-14

8 Ogasun Publiko

Ez al litzateke zuzena izango herri honek bertako ogasun publikoa kudeatzeko magistratuak aukeratzea ahalbidetuko lukeen lege bat? Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 112. orr.

Alcolean ia aberats guztiek egiten zioten iruzur Ogasun Publikoari, eta ez zituzten lapurtzat hartzen. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 216. orr.

Merab Adeishvili atxilotzeko agindua eman zuen atzo Fiskaltzak, ustez ogasun publikoari milioi erdi dolar kendu diolakoan. Berria - Mundua   2004-02-04

1989an Ogasun Publikoaren aurka 36 delitu egitea eta faltsutasuna egotzi diete. Berria - Ekonomia   2004-07-02

Ogasun Publikoko egoitzara heltzean, bakoitzak bere bidea jarraitu zuen. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 113. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus