Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

maiseatzaile 1 izond maiseatzen duena, maiseaketan ibiltzen dena.

Jende asko astindu dute mihi maiseatzaileek, eta herriz herri ihesi ibiltzera behartu. Herritarrak Estatuaren kontra bultzatzen dituzten meneko gogaikarri eta maiseatzaileen nahia. Elizen arteko biblia   Si 28,14

Aitzitik, kalterik egin ez bazion, zein eskubide ote zuen etxekoandreak paraît-il maiseatzaile harekin sendagilea deabrutzeko? Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 194. orr.

Emakumeek ere agurgarri izan behar dute eta ez maiseatzaile; neurritsu eta gauza guztietan fidagarri. Elizen arteko biblia   1 Tm 3,11

2 iz maiseatzen duen pertsona.

Horregatik, maiseatzaileei arkakuso ziztatzaileei bezala egiten zien ihes. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 392. orr.

Hiztegi honen maiseatzaileak. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 153. orr.

Idazlearen sormen-esparrua gorde eta maiseatzaile guztietatik libratzeko. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 185. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus