Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xaxatu, xaxa(tu), xaxatzen 1 du ad zirikatu. (pertsonak)

Lagunek xaxatu egiten zuten: "Hi ez haiz arabiarra...”. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 39. orr.

Ezetz ausartu, xaxatu zuen batek. Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian» - 107. orr.

Publikoak ere ez zuen Zarandona asko xaxatzen eta bere onenak eman barik ari zen nabarmen. Josu Landa   «Odolbildua» - 160. orr.

Beren burua aristokratatzat zuten karlistak, Katxo hura babesten hasi ziren, zirikatzen eta Martinen kontra xaxatzen. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 70. orr.

Baina gauza bat da hori eta bestea, egin zuten bezala, Mendiondo laguna nire kontra xaxatzea. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 79. orr.

Zure aurka xaxatuko dute jendetza: harrika emango dizute, ezpataz zeharkatuko. Elizen arteko biblia   Ez 16,40

III. Errepublikak bere prefetak xaxatu zituen apezak mehatxatzera Flandrian eta Bretainian. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 115. orr.

Apezeriak eta zenbait jaunskilek erreformatuen kontra xaxatua zuten herriko jendaila, Maitia delako oskigilea buru zutela. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 168. orr.

Funtzionarioak presoak xaxatzen aritu ziren guri egurra emateko. Berria - Euskal Herria   2004-08-04

Herriaren altxamendu espontaneoa, elizak eta nobleziak xaxatu eta antolatua izan dela. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 51. orr.

Beti mairuek xaxaturik, ezin izan dugu inoiz altxorrik metatu, altxorrak metatuz gero, maiz, ezin daitekeelako segurtasunez bizi. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 61. orr.

Biko horren ostean, Armstrong xaxa dezaketenen zerrenda luzea da. Berria - Kirola   2004-07-03

2 (bestelakoak)

Erreka zulora joan ginen Jack eta biok, korrika, oihuka, gure makila mehekin sasiak ebakiz, dantzan, zakurrak xaxatuz. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 33. orr.

Erromesaren kontra xaxatu ditu zakurrak, jolas anker moduan. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 88. orr.

Iragan ditugu karrika eta zubia, eta errege bidea hartu dugu gau beltzean, hiru gizonek sutu, xaxatu, kitzikatu, zigortu, akuilatu, onetik ateratako zortzi mandoren lauhazka suharrean. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 179. orr.

Bazirudien sugea xaxatzen-edo ari zinela. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 166. orr.

Aitak etorkizunari begira jartzeko, oroitzapenei ez xaxatzeko, "hartaz guztiaz" hitz gehiagorik ez egiteko agintzen zion amari. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 63. orr.

Komunikabideek, ohi bezala, polemika xaxatu egin zuten [...] baina laster baretu zen kontua. Iban Zaldua   «Itzalak» - 159. orr.

Gau iluna da, eta haizeak ametsak xaxatzen ditu teilatutik behera. Alberto Barandiaren   «Mundu txikia» - 46. orr.

Gorputza lan astunekin zailtzen duenean, geldituta geratzen zaio xaxatzen duen irudimena. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 35. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Iaz hil zen, Florencio yogia iaz hil zen, zerri xaxatu batek horzka egin zion jugularrean, eta zerri bat bezala odolustu zen. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 145. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kontra xaxatu (3)

kontra xaxatzen (3); xaxatzen saiatu zen (3); xaxatzen saiatuko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus