Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

zizta (84 agerraldi, 42 liburu eta 4 artikulutan; orobat sista g.er.] iz 1 ziztatzea, ziztakoa. ik xixta.

Orain gutxiagotan sentitzen dut jostorratz horren zizta. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 108. orr.

Ahotsean erotasunaren zizta nabaritzen zitzaion. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 160. orr.

2 (adizlagun gisa)

Hegoaldean hil gudarien argazkiak zekarkien liburuxka neska lagunekin gordean hostokatzen, bere abertzaletasun gordinaren eztenaz herrestari melenga antzera, zirika eta zirika, zizta eta zizta. Itxaro Borda   «Hiruko» - 12. orr.

Ezko-izkribua erlauntza da; nagusia, zentzutasuna; erleak, hitzak; eztena, izkribatzailea, beti zizta eta zuum! Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 95. orr.

Seinale bat iduri, bertzeei itsatsi gintzaizkien, hemen zizta eta han sasta. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 278. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lurraren kontra eta zizta euri horren pean lurraren larrua biltzen da, zimeltzen, berriz luzatzen, leuntzen, berriz zimurtzen, plegatzen, nola uhainak ur gainean. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 149. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bizitza debalde baten bildumaren egiteko ordua hor neukan, cobra zizta batez hiltzea seguru nuelako. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 182. orr.

Egoera honek luze iraungo balu eta askoz ere mota eskasagoko ikuskari guztiak itzali, eta so gagozkion hura argi-zizta honetaz atzi barneko pozez... guk hasperenka nahi dugun betiko bizia ez al da argiune honen antzeko? Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 237. orr.

Hala aitortzen zuen behintzat, urguilu zizta batez. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 93. orr.

Jeloskeria ziztek izpiritua urratzen ziotela. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 142. orr.

5 zizta egin (sugeek)

Egin ihes bekatuari sugeari bezala, hurbiltzen bazatzaizkio zizta egingo dizu eta. Elizen arteko biblia   Si 21,2

Garaiz xorarazi baino lehen sugeak zizta egiten badu, ez du irabazirik suge-xorarazleak. Elizen arteko biblia   Koh 10,11

Ez dezagun tenta Jauna, haietako batzuek egin zuten bezala, eta sugeek zizta eginda hil ziren. Elizen arteko biblia   1 Ko 10,9

Azkenean, ordea, sugeak bezala egiten du kosk, sugegorriak bezala zizta. Elizen arteko biblia   EsZ 23,32

6 (bestelakoek)

Gauza gozo gehiegi jaten zituenean, gaixotu egiten zen, eta ospitalera eraman beharra zegoen, zizta egitera. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 52. orr.

Leku minberaren batean zizta egin banio bezala bihurtu zitzaidan, ordea. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 54. orr.

Ama eta biok ere beste lera batean jarri ginen, eta bidean bisuts zuriak ehun mila kristal orratz zoragarri aurpegira bidalita zizta egiten zidan. Eskua luzatu gabe ere, halako deskarga elektriko batek zizta egin zidan beheko soin-adarretan. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 25. orr.

Barne kontzientziaren jostorratz moduko bat dela esango nuke, aldian behin zizta eginda gauzen hutsaltasunaz ohartarazten nauena. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 108. orr.

Ruche jaunari zizta egin zion mutikoak esandakoak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 338. orr.

7 zizta-zizta egin

Abuztuko ortziral horretan, nire aierurik beltzenak egiaztatzen ari zirelakoan trabeskatu nuen etxeko korridorea, kezkak zizta-zizta egiten zidala. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 52. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sugeak zizta (4); zizta egin (3); zizta egingo (3); zizta egiten (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus