Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

maistra (orobat maixtra g.er.) 1 iz lehen irakaskuntzako irakasle emakumezkoa. ik errientsa; andereño.

John eta Ella, maistra Jones, Able Woodruff... edonor. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 311. orr.

Gure maistra Irene zen, eta batzuetan euskaraz egiten zigun. Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da» - 47. orr.

Herriko monumentu nazionala maistra zaharra zen, andretxo argal txiki bat. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 301. orr.

Maistra berriaren etorrerak azpikoz gora irauli zuen nire bizitza. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 18. orr.

Pupitrearen azpira jausten ginen, eta maistraren gonape ilunean ez dakit zer ikusi genuela esaten genuen. Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da» - 49. orr.

Noizean behin, maistraren etxera igotzen nintzen, zalantzak galdetzera, edo libururen baten bila. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 31. orr.

Halaxe gertatu zitzaion eskola txikiko maistrari. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 58. orr.

Halakoetan, denbora juxtua egiten nuen maistrarenean. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 70. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hala, maistra-etxera joaten nintzaionean, eskumuturretik heltzen zidan, txukunago idazten erakusteko. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 31. orr.

-Adela: nolakoa zinen txikitan? -galdetu nion behin maistra-etxean. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 35. orr.

Maistra-ikasketak egiten hasi nintzen Rouengo unibertsitate-eskolan. Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux - 61. orr.

Maistra-soldatak ez zidan-eta askorako ematen. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 112. orr.

Maistra itxura zuen emakume betaurrekodun bat. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 126. orr.

3 irud/hed

Carmen Cubillo maistrarekin hainbat urtez lanean aritu eta gero, egun bere dantza konpainia du Cortesek. Berria - Kultura   2004-01-02

Maria euren alaba gailurrera iritsi dela, tenislarien artean maistra bihurtu dela, Masters Torneoaren irabazle, 17 urte eskasekin. Berria - Kirola   2004-11-17

· Emakume bitxia dugu hau [...]: abangoardiako rock emozionala garatzen du-, ahotsean eta gitarran maistra. Berria - Kultura   2004-04-17

4 maisu-maistra pl maisuak eta maistrak.

Egunero-egunero jende askok egiten zuen euskararen alde lan XIX. mendean: maisu-maistrak zeuden. Berria - Kultura   2004-11-23

Sindikatuei «berdintasunaren alde» jokatzeko eskatuko diete, 1990ean LOGSE legeak maisu-maistren eta lizentziatuen arteko lan eremuaren banaketa arautu zuenetik, maisu-maistrak izan direlako lan hobekuntzak jaso dituzten bakarrak. Berria - Euskal Herria   2006-04-04

Maisu-maistren rol zapaltzailea. Berria - Kultura   2004-10-19

Lehen hezkuntzako 18 maisu-maistra gehiago beharko dira 2015ean. Berria - Gaiak   2006-04-26

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eskola maistra (3); gure maistra (3); maistra berriaren (3); maistra ikasketak (3); maistra jones (10); maistra jonesek (16); maistra jonesen (4); maistra ohiak (3); maisu maistra (5); mari maistra (3)

maistrak esan (3); maisu maistrak (4); nire maistrak (4)

maistraren etxera (5); nire maistraren (6)

nire maistrari (3)

maisu maistren (10)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus