Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pagano 1 izond kristautasunaz kanpoko erlijio batean sinesten duena. ik jentil.

Irakasle pagano batek, Senekak, galdetzen zuen: [...]. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 17. orr.

Eskandinaviarrak bakarturik zeuden erromatar kristandadetik seigarren mendea bukatu baino lehen eslaviar paganoak tartean sartu zirelako. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 413. orr.

Erromes pagano bat bezala nabil. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 159. orr.

Horra Ruche jaun paganoa santujale bihurtua! Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 265. orr.

Izen horrekin, oro har, jende paganoak adierazten ditu. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 249. orr.

Bat dator Antzinateko autore batzuen iritziarekin, idazle pagano, kristau eta musulman batzuek gauza bera zioten eta. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 250. orr.

Ama, Monika, kristau zintzoa zen; aita, Patrizio, paganoa. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 8. orr.

Zibilizazio Helenikoaren beheraldian, beren gizartearen gainbehera "zahartze kosmikoak" eragina zela zioten idazleek, pagano eta kristauek. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 430. orr.

Hiena bat zen; ez zen, beraz, jakina den bezala, ez har eta ez eme, eta ez zen, era berean, ez sinestun ez pagano ere. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 142. orr.

Maximo -erdi-paganoa, erdi kristaua bera- berehala jabetu zen zein krimen ikaragarriak ziren honakoak. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 116. orr.

· -Lur jo zuen Erromak; Bizantziok hartu zion txanda; eta Alexandria, paganoa, kristautu egin zen. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 178. orr.

2 (izen gisa)

San Agustinek berak, hain onbera eta eskuzabala izanik, joera baztertzaileak izan zituen paganoen, herejeen eta fedegabekoen aurrean. Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes - 13. orr.

Gero Xabier misionez joanen da paganoen lurraldeetara. Herria   2005-12-01

Pagano ugari salbatu ziren Erromaren inbaditzaileek errespetatu zituzten kapera eta basiliketan ezkutatuta. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 27. orr.

Pagano klasikoen eta Elizako Gurasoen lanak kopiatzera. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 90. orr.

Horretan nabaritzen da ederki, pagano zuhur haiengandik kristau negartionganako aldea. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 227. orr.

Zaldun teutonikoek Siria utzi eta beren zoriona Vistulan bilatu zuten prusiar, letoniar eta estoniar paganoen bizkar. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 220. orr.

3 (izen baten ezkerrean)

Girixtinotasuna ere podore politikoari segitu zaio horietan denetan, eta indar hartuko ere Constantin enperadorearekin, noiz-eta hunek beren erlisioneko urratsen betetzeko libertatea emanen baitie 313an girixtinoeri pagano herri horietan. Herria   2001-11-15

4 paganismoarena, paganismoari dagokiona.

Antzinako jainko paganoak gurtzea legezkoa izango da berriz Grezian. Berria - Gaiak   2006-05-06

Odol-tanta bakarra ere isuri al zen Behe-Inperioan, idolo paganoak desegin zituztenean? Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 219. orr.

Erlikiak, santuen irudiak, hostia, gurutzea eta abar profanatzea, filosofoaren begientzat, ez da edozein irudi pagano itsustea baino gehiago. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 148. orr.

San Joan Bataiatzailearen burua erretiluan ekartzeari buruzko istorioak erakusten du mito paganoek nolabait historia sakratua aberastu dutela. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 270. orr.

Jaun Altzatekoak euskal espiritu zaharra, jatorra, paganoa, Euskal Herria kristautu baino lehenagokoa, gorpuzten du. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 225. orr.

Jainkosa mitologikoen pareko presentzia zeukala iruditu zitzaien biei; edertasun paganoa eta sakrilegoa. Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 47. orr.

Erromatar erritual paganoa. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 15. orr.

Frantziako Iraultzak [...] porrot egin zuen erabat Kristau Elizak sagaraturiko erromatar egutegi paganoa ordezteko ahaleginean. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 72. orr.

Erlijio berri bat, berea, halako kietismo pagano bat. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 136. orr.

Urte berritze inguruko orrits eta festa pagano askotan. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 178. orr.

Badirudi, beste sineste pagano zahar asko bezala, elizak galarazi zuela hurritzaganako sineste zahar hau ere. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 179. orr.

Ur bedeinkatua baino hobe ardo paganoa. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 208. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus