Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xedapen 1 iz agindu edo lege bateko puntuetako bakoitza.

Usadio hori, lege erromatarren xedapenaren kontrakoa, eliz auzitegietan sartua zen, non ez baitziren ikusten zuzenbide kanonikoko arauak baizik. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 161. orr.

Lege honen xedapenak eta arauak betetzen saiatuz. Elizen arteko biblia   Dt 17,19

Lege argia bete beharrekoa da; ilunak, berriz, berorren xedapenetan sakontzea eskatzen du. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 17. orr.

Bete arretaz Jaunak zeuen Jainkoak ematen dizkizuen agindu, lege eta xedapenak. Elizen arteko biblia   Dt 6,17

Xedapen zuzenak ezarri dituzu. Elizen arteko biblia   Sal 119,138

GATT hitzarmenak ezartzen zituen xedapenak zabaltzen ditu. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 262. orr.

Eraikuntzako langileek 1999ko hitzarmen kolektiboan jaso ziren xedapenak indarrean izatea eskatu zuten ELAk, LABek eta UGTk. Berria - Ekonomia   2004-06-15

Espainiako Aurrekontuen Legearen xedapen batean jasotzen denez, [...]. Berria - Harian   2006-01-19

Araubide horietako xedapen batzuk arrotz egiten zaizkigu. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 93. orr.

Lonbardiarren legeari erantsitako xedapenetan, lege zibilek hamarrenak biltzea onartzeko zuten zailtasuna ikus daiteke. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 325. orr.

Kultuari buruzko xedapenak. Elizen arteko biblia   Lb 24,1 tit

Bahituraz xedapen gehiago. Elizen arteko biblia   Dt 24,10 tit

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ez dagoela zuzenbide zibileko xedapen orokorrei jarraitu beharrik. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 177. orr.

Agintariek xedapen zorrotzak eman behar izan zituzten aurki. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 64. orr.

Txindasvinto eta Rezesvintoren legeek juduen kontrako xedapen beldurgarriak zituzten; baina judu haiek indartsuak ziren hegoaldeko Galian. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 199. orr.

Horra zure aitonaren testamentuko xedapen zuhurra, Cecily. Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde - 153. orr.

Hala non ezkontza-kontratuak xedapen feudal eta xedapen zibil bilakatu baitziren nobleentzat. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 349. orr.

Testamentua egiteko baimen mugagabeak [...] hondatu egin zuen pixkanaka lurren banaketari buruzko xedapen politikoa. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 183. orr.

Arestian jasotzako atal guzti horietaz gain, lege proposamenak hamaika xedapen gehigarri, aldi baterako hiru xedapen, behin behineko bost xedapen eta xedapen indargabetzaile bat jasotzen ditu. Berria - Harian   2005-10-01

Espainiako Kongresuan Kataluniako estatutu berriaren testua eztabaidatzen dabiltza, eta atzo bost xedapen gehigarri kentzearen alde bozkatu zuten. Berria - Mundua   2006-03-04

Aldi baterako laugarren xedapena. Berria - Euskal Herria   2006-05-10

Kasu horretan, zeharkako xedapen bat legegilearen asmo onaren froga hobea da gauzari zuzenean helduko liokeena baino. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 146. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Alde bat utzi ditugu, esate baterako, genealogia astunak, lege bilduma luzeak eta kultu xedapen nekagarriak. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 9. orr.

4 xedapen iragankor iraupen mugatua duen xedapena.

Errege dekretuaren hirugarren xedapen iragankorrean, etorkinen ezohiko «normalizazio» prozesu bat arautu zuen, etzi hasi eta maiatzaren 6an amaituko dena. Berria - Harian   2005-02-05

Espainiako Gobernuak Euskal Unibertsitate Sistemaren Legearen zortzi artikuluren eta bi xedapen iragankorren kontrako helegitea jarri du. Berria - Euskal Herria   2004-08-04

Xedapen Iragankorra ordezkatuko duen edozein formulak nafar guztien eskubide demokratikoak bermatu behar ditu. Berria - Euskal Herria   2006-04-19

Xedapen Iragankorra ez du baliogabetu nahi Espainiako Gobernuko presidente Jose Luis Rodriguez Zapaterok. Berria - Euskal Herria   2006-04-19

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus