Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nardarazi (orobat narda arazi), nardaraz, nardarazten du ad nardatzera behartu. ik nazkarazi; higuinarazi.

Horretaz oharturik, nik nardarazten nituen oraino gehiago, ahal bezain luzaz ene zeldako atean egonaraziz, heien lana ahal bezainbat luzatuz, ongi ohartaraziz ene zerbitzatzen ari zirela. Zein ongi egon gintezkeen hemen, denbora guztian nardarazten ariko ez balira! Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 76. orr.

Lau lagun horiek, elizan sartu aintzin, treinen geltokian egonak ziren eta handik kanporatuak zituzten, jende guziak nardarazten zituztelakotz... Herria   2004-01-01

Dio ere sobera nardarazten badute zernahi gauza salatuko duela, ez denentzat segurik aditzeko hain goxoak... Herria   2004-12-30

Zerk zitu, gehienik, narda arazten? Ez da rugbizalea, ez baitu kirola hori biziki ezagutzen eta segitzen, baina Kattalinen aitatxiren gorabehera horiek gero eta gehiago nardarazia dute. Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 32. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus