Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xedatu (orobat xedetu g.er.), xede(tu), xedetzen 1 du ad horretarako esku duenak zerbait egin behar den ala ez, edo nola egin behar den adierazi.

Legeak [...] agindu, xedatu, ezarri, zigortu edo saritu egiten du. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 55. orr.

Hori guztia Jaun ahalguztidunak xedatua da: haren egitasmoak harrigarriak dira eta arrakasta handikoak. Elizen arteko biblia   Is 28,29

Ez al nituen nik eguna eta gaua ezarri eta zeru-lurren legeak xedatu? Elizen arteko biblia   Jr 33,25

Legean xedatutako neurriak «gomendiozkoak» direla diote, «eta ez agintezkoak». Berria - Euskal Herria   2004-12-28

Eusko Legebiltzarreko legeetan xedatutakoa aplikatzea. Berria - Euskal Herria   2004-08-06

Legeak xedatzen duena debekatzen du hizkuntzak, edo ñabarduraz janzten, bihurritzen. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 23. orr.

Testamentuaren bitartez, desio zahar bat, hil aurretik xedatua, ezagutaraziko zidaten guraso hilek. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 23. orr.

1888ko uztailaren 13ko legean xedatutakoarekin bat etorriz. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 345. orr.

Legeek xedatzen dutenez, esaten diegu ikasleei, giza duintasunaren aurkakoa litzateke berez berritzen ez diren gorputz atalekin negozioa egitea. Berria - Gaiak   2006-02-14

Iraken etorkizuna xedatuko duen ebazpena Segurtasun Kontseiluak gaur bozkatzea espero du Washingtonek. Berria - Mundua   2004-06-08

Erroma bera ere, handia izateko jaioa eta zelanbait esateko, betiereko hiria izateko xedatua, ez al zen berehalakoan konturatu lege horien askiezaz? Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 44. orr.

Azken mota horretakoak lege zibilari erantsi zitzaizkion, hau da, nazio bakoitzaren lege pertsonalei: horrexegatik esaten da kapitularretan ez dagoela ezer xedaturik erromatar legearen kontra. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 201. orr.

Finean, den-dena nik atondu eta xedatu bezala. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 88. orr.

Rubertek oso argi dio euskaldunoi eta katalanei bakarrik dagokigula geure etorkizuna xedatzea. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 111. orr.

Esaerak dioen bezala, gizonak asma, Jainkoak xeda. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 103. orr.

2 mugatu; izendatu, bereizi.

Begien aurrean gauzek gauzen mugatzaile dirudite; aireak mendiak xedatzen ditu eta mendiek airea; lehorrak itsasoa eta itsasoak, berriz, lehor oro bereizten du; orotasunaz harago, ostera, ez dago mugarik jar dezakeen ezer. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 85. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Erregeri ez zion eskuak dardararik eragin zigor xedatua agintzeko orduan: burua, Erreinuko ongileentzat; gorputza, basapiztientzat. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 123. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus